Berriak

2010-01-20

Series Colegiales!

Iaz bezala hemen dugu Series Colegiales, ACB antolatzen duen txapelketa. Aurten ere bi talde zarauztarrek parte hartzen dute kategoria bakoitzean, Lizardi Institutuak eta Oteiza Lizeo Politeknikoa. Bihar lehenengo partida eta astelehenean bestea.

Bihar izango da lehen partida mutiletan Oteiza Lizeoa eta Lizardi Institutua bien arteko partida, 20:30etan Antonianotan. Partida interesgarria izango da, iaz ere halakoa izan baitzen. Partidako entrenatzaileak Jabi (Oteiza) eta Iban (Lizardi) izango dira. Bi taldeen laguntzaile gisa ibiliko da Gurru.

 

Partidaren atarian jada polemika sortu da, Lizardikoen ustez Antonianotan jokatzeak beraiei abantaila ematen diela eta ea zergatik ez den Lizardin jokatzen jaja.

Ikusiko dugu ea azkenean zer gertatzen den.

     

 

Bestetik datorren astelehenean berriz, nesken mailako derbia izango dugu, partida honek polemika izan ez dezan, pista neutral batean jokatuko da La Sallen 20:45etan. Bertan ere entrenatzaileak ikastetxeetan ikasi zuten ikasle ohiak izango dira Libe eta Ainara (Lizardin) eta Laura eta Yolanda (Oteizan). Yolandak ezin duenez Laura bakarrik izango da Oteizako aulkian.

        

Lau argazkietan entrenatzaileak falta dira, beraien ustez atentzio gehiegi ez erakartzeko jaja

Onenek irabaz dezatela!