Berriak

2018-01-08

Lehen itzulia bukatuta, garaipenaren bidera itzuli nahian

Universidad de Burgosen aurkako porrota eta gero, bigarren itzulia etxean hasiko du Ulacia Grupok. Kanpoko lehen garaipenaren egarriz ere bada Iñaki Jimenez entrenatzailea. Dena dela, garaipenaren bidera itzultzeko gogobiziz daude Ulaciako mutilak.


Argazkia: Alex Jimenez

Lehen itzulia bukatu berri da EBA ligako AA multzoan. Ulacia grupok 4 garaipen lortu ditu, 4ak etxean eta jarraian. Bolada onak, ordea, ezin izan du jarraipenik izan eta partida guztietan gogor saiatu eta borrokatu duten arren, bigarren itzulirako lan handia dute aurretik mailari eusteko bidean.

Igandean Universidad de Burgos izan zen bisitaria. Aurkari zuzena mailari eusteko bidean. Eta serio ekin zioten partidari Burgoskoek 0-6ko partzial batekin. Dena dela segituan etorri zen etxekoen erreakzioa eta joko alaia eginaz 19-18 bukatu zen laurdena.

Burgoskoak partidatik ateratzen ari zirela zirudien pixkanaka eta abantailak handituz joan ziren, hiruko marratik asko zigortu zutelarik talde gaztelarra. Hala, atsedenaldira 11 puntuko abantailarekin joan ziren aldagelara zarauztarrak 42-31.

Baina 20 minutuan egindako lan ona 3 minutuan pikutara bota zuten eta sekulako partziala egin zuten Burgoskoek, 0-14koa. Opari ugari egin zituzten Ulacia Grupoko mutilek, baina ezin izan zituzten de Assis eta Diop indartsuak geratu.

Azken laurdenera lau puntuz atzetik sartu ziren Iñaki Jimenezen mutilak, eta pixkanaka tartea handituz joan ziren Burgoskoak. Hala, bukaeran 76-85 kanpokoen alde.

Orain lanean segi behar, igande honetan, urtarrilak 14, Ardoi izango baita Aritzbatalden.

Hemen duzue partidako estatistika. Eta irudian klikatuta, Iñaki Jimenezen adierazpenak.