Berriak

2017-12-29

Urtea amaitzeko, Lasartera!

Gabonetako kanpusean dabiltzan umeekin irteera egingo dugu bihar, abenduak 30, Lasarteko 3x3 txapelketara.

Esan genuen bezala, gabonetan saskibaloiak ez du etenik ZASTen familiarentzat. Atzo entrenatzaileek formakuntza izan zuten Iñaki Jimenez eta Jon Txakartegiren eskutik. Aste guztian zehar saioak izan ditugu Zarautzen eta Orion, datorren astean ere kanpusak eta bestelako saioek jarraipena izango dute...

Baina bihar, larunbatarekin, Lasartera joango gara beste behin bertako 3x3 txapelketan parte hartzera. Guztira 50 ume inguru izango ditugu bertako saskietan atzera eta aurrera, eta, esan beharra dago, izugarri pozik joaten garela bertara.

Urtea bukatzeko modu ederra, saskibaloian jolastuz eta lagunartean!

Selekzioarekin txapeldun

Gipuzkoako selekzioa txapeldun izan da alebinetan, Balmasedan jokatu den lurraldeen arteko txapelketan. Jokalarien artean ZAST eskolako bi kide zeuden, Julen Ezeiza eta Ethan Izeta. Bizkaiaren kontra jokatu zuten finala eta 51-67 irabazi zuten gipuzkoarrek. Zorionak biei!

Bukatzeko, Imanol Artetxe kadetea Euskadiko selekzioarekin Espainiako Autonomien arteko txapelketako prestaketen azken txanpan murgilduta dago. Aste honetan Zarautzen egin dute kontzentrazioa eta hilaren 3tik 7ra Valladoliden jokatuko da txapelketa. Zorterik onena Imanol!

13arekin Ezeiza eta 19arekin Izeta.