Berriak

2017-12-22

Inuxente eguna, aurten ere gurea da

Azken urteetako ohiturei jarraituz, ZASTek entrenatzaileekin jarduera antolatu du abenduaren 28rako.

Inuxenteen eguna, entrenatzaileen eguntzat hartuta du ZASTek eta horren baitan saio formatibo bat antolatu du beste behin.

Bi hitzaldi interesgarri izango dira La Salle ikastetxean:

18:30-19:45 bitartean Ulacia Grupoko entrenatzaileak, Iñaki Jimenezek, “0 URRATSA, OIN-JOKO BERRIAK” hitzaldia emango du. Arau berriaren inguruan hainbat zalantza izaten ari dira denboraldi honetan eta horren gaineko xehetasunak argituko ditu EBA ligako entrenatzaileak.

Atzetik, 19:45-21:00 bitarte, Jon Txakartegik, egun Baskoniako harrobiko entrenatzailea denak, “DESPLAZAMIENTOS DEFENSIVOS Y OFENSIVOS EN EL BALONCESTO MODERNO” hitzaldia emango du. Txakartegik gauzak kontatzeko eta komunikatzeko duen gaitasunarekin, ez dago zalantzik hitzaldi interesgarria izango dela.

Anima zaitezte!