Berriak

2017-12-14

Bi asteko saskibaloi kanpusa izango da Gabonetan

Gabonetako bi asteetan kanpusa antolatu du ZASTek, Zarauzko La Salle ikastetxean, 2007tik 2009ra bitartean jaiotakoentzat. Anima zaitez!

Zeinentzat izango da kanpusa?
2007, 2008 eta 2009 jaiotako neska mutilentzat

Zer egingo dugu kanpusean?
Saskibaloiko entrenamenduak eta jolasak

Noiz izango da?
BI txanda izango ditu: abenduaren 26tik abenduaren 30era (biak barne) eta urtarrilaren 2tik urtarrilaren 5era (biak barne). Ordutegia, berriz, 09:30etik 13:00etara izango da.

Non egingo da?
Zarauzko La Salle ikastetxean.

Zein izango da izen-ematearen prezioa?
ZAST ESKOLAkoentzat doan izango da, baina, behean dagoen izen-emate formula bete beharko da. ESKOLAKOAK EZ direnentzat, txanda baten prezioa 15 €koa da eta 20 € bi txandena.

Ordainketa kanpusean bertan eskura egin daiteke. Bestela, 3008 0181 3231 8488 4124 kontu korrontean (garbi adierazi jokalariaren izena, Adb.: Jon Agirre Kanpusa)

Zer eraman behar dut?
Kirola egiteko erropaz gainera, komeni da hamaiketakoa eramatea.

IZENA EMATEKO, KLIKATU HEMEN!!!!!