Berriak

2017-12-12

Jaurtikea libreak porrotaren gakoa

Gallofa talde kantabriarrak garaipena eraman zuen Aritzbataldetik. Partida borrokatua izan zen momenturo Ulacia Gruporen aldetik, baina egindako ahalegina ez zen nahikoa izan norgehiagoka irabazteko.

Hasieratik gogor ekin zieten kantabriarrek lanari. Talde indartsua dute eta emaitzak ez dira lagun izaten ari haientzat. Hala, lehen laurdenean abantaila saskiraketa errezen bidez lortu zuten. Horri gainera, zarauztarren erasoko lana nekosoa izan zela gehituta, 6 puntuko tartea ireki zuten Gallofakoek.

Bigarren laurdenean 10 puntuko tarteak eskuratu zituzten, baina Ulacia Grupok ez zuen etsi sekula. Hiru puntura gerturatzen ziren, nahiz eta beti atzetik joan. Laurdenaren bukaeran 2+1ekoa sartu zuten azken unean eta 7 behera joan ziren atsedenaldira Iñaki Jimenezenak.

Bigarren zatian dinamika berak jarraitu zuen. Hirugarren laurdena irabazten joan ziren arren, eta beste behin bi punturaino gerturatu ziren arren, laurdenaren bukaeran 8 puntuko aldea zegoen markagailuan.

Azken laurdenean antzerakoa izan zen norgehiagoka. Taldeak lan ona egin zuen eta bi aldiz hiru puntura gerturatu ziren Ulacia Grupokoak. Baina Gallofako jokalariek azken 17 puntutatik 15 jaurtiketa libreetan sartu zituzten eta garaipena eraman zuten etxera. Aipatzekoa da orain arte portzentaje txarra zutenek puntuak sartu zituztela eta Garcia Solana eta Garcia Peñak hiruko garrantzitsuak saskiratu zituztela. Partidaren une garrantzitsuetan ez ziren kikildu.

Bukaerako emaitza: 66-74.

ESTATISTIKA

Datorren partida kanpoan jokatuko dute, Santurtzin, ligako goiko postuetan dagoen taldearen aurka, larunbatean, 18:45ean. Ea bada lan ona egiten duten Ulacia Grupokoek!