Berriak

2017-12-07

Beti ezin da irabazi

Asteazkenean Easoren kontra galdu zuten Ulacia Grupoko mutilek. Igandean dute arantza ateratzeko aukera, etxean, Gallofa talde kantabriarraren kontra.

Gauza jakina da Easo EBA ligako talde indartsuenetako bat dela. Hala lehen laurdenetik nagusitzen saiatu ziren donostiarrak eta uztaiaren inguruan min dezente egin zuten Sarasola ezin geldituta ibili eta gero. Ondorioz, bigarren aukera gehiegi izan zituzten Easokoek.
 
Bigarren laurdena, ordea, zarauztarrena izan zen. Nahiz eta hasiera berdindua izan gerora jokoan nagusitzeko gai izan ziren, baina Easoko Mikel Sanzek hiru hiruko sartu zituen hutsik egin gabe eta atsedenaldira aurretik joan ziren donostiarrak, 31-32. 
 
Hirugarren laurdena berdinduta joan zen, baina berriz ere urruneko jaurtiketekin zigortu zuten Easokoek Ulacia Gruporen saskia, azken bi jokaldietan bi hiruko saskiratuta, horietatik bat zelai erdia baino atzeragotik. Horri etxekoek egindako hutsak gehituta, 11 puntuko desabantailarekin ekin zen azken laurdena.
 
Berriz ere se puntura gerturatu ziren Iñaki JImenezen mutilak, baina epaileek bi huts nabarmenen egin zituzten. Horren ondorioz ZASTeko entrenatzaileari teknika adierazi zioten eta taldeak kontzentrazioa galdu zuen.
 
Partidan joan ziren donostiarrak eta jasotako zigorra merezitakoa baino handiagoa izan zen zarauztarrentzat: 50-75.
 
Hemen partidako estatistika.

Gallofaren kontra sentsazioak berreskuratu nahi

EBA ligako lehen garaipena Gallofa talde kantabriarraren aurka eskuratu zuten ZASTeko mutilek. Iñaki Jimenezek ondo gogoan du garaipen hura.

García Solana, Izquierdo eta Bartolome kanpoko jokalariei, Garcia Peña antolatzaile beteranoa gehitu behar zaie. Horrez gainera, uztaiaren inguruan bi estatubatuar dituzte: Champaigne eta Knight. Talde potentea da fisikoki eta sailkapenean dauden tokian baina gorago egoteko taldea dute kantabriarrek.

Ulacia Grupok garaipen egarria du eta horretarako ezinbestekoa izango da harmailaren aupada. Ea denen artean lortzeko moduan garen!