Berriak

2017-12-01

Nafarroara garaipenaren bila

Valle de Egues talde nafarraren aurka jokatuko dute igande eguerdian Ulacia Grupoko mutilek.

Kanpoko lehen garaipena lortzeko nahiarekin bidaiatuko du elurrari aurre eginaz Ulacia Grupok. Parean Eguesibarko talde izango dute, sailkapenean atzetik duen taldea.

Baina Iñaki Jimenezek esan bezala, "talde nafarra dinamika positiboan dago. Arrasaten irabaztea lortu ondoren, etxean sorpresa emanaz Easo hartu zuten mendean, horrek ematen dizun energia ona denarekin".

Serge Konan da haien jokalari erreferentea. Pibotak sekulako zenbakiak egiten abila da eta zaintza ona egin beharko diete zarauztarrek. Zilarrezko LEB ligara lotuta dagoen antolatzailea, Nicolas Justicia, ere oso ondo ari da. Eta Ochotorena eta Santesteban ere kontuan hartzeko jokalariak dira. Horrez gainera, uztaiaren inguruan jokatzen duten jokalari handi eta indartsuak dituzte.

Hemen dituzue taldearen estatistikak.

Partidarako prestatzen jarraituko dute gaur, asteko azkeneko entrenamendu saioan, Iñaki Jimenezen mutilek igandean, 12:00etan, garaipenaren bila irteteko.