Berriak

2017-11-29

Asteburuak eman duena: azaroak 25 eta 26

Lanean jarraitzen dute ZASTen familiako taldeek

F4ra sartzeko bidean aurkari zuzenaren aurkako partida zuten Jokin Zulaikaren errendimenduko infantil neskek. Partidan lan ona eginez gero, garaipena eskuratu zezaketela zion atarikoan entrenatzaile zarauztarrak. Hala, ilusioz eta indarrez ekin zieten partidari lehen laurden serio bat eginez. Bigarren eta hirugarren laurdenetan ordea, baloi ugari galduta, aurrean naiz atzean egiten ari ginen lan ona zapuztu egin zitzaien, eta Iraurgi bezalako aurkariek ez dituzte aukera hauek alferrik galtzen.

Azken laurdenean berriz gure bidera itzultzea lortu zuten baina jada beranduegi zen garaipena eskuratzeko. Amaieran porrot gogorra jasanda itzuli ziren etxera baina ziur buelta emango diotela dio Zulaikak. Ez da izango itxaropenik ez dugulako.  Emaitza: 59-32.

Errez irabazteko norgehiagoka zen printzipioz Pablo Elolaren kadete neskek Askatuak Urumea taldearen kontra zutena, baina aurkariaren erritmoan jokatu zuten, eta uste baino gehiago sufritu behar izan zuten irabazteko. Hala, aurrera begira, zertan hobetua badutela dio entrenatzailak. Izan ere, talde hobeen aurka maila handiagoa eskeintzen duten moduan, ahulen aurka jaitsi egiten dute. Garrantzitsuena garaipenaren bidera itzuli izana dela nabarmendu du Elolak. Emaitza: 47-40

Senior neskek Aldapetan jokatu zuten beren norgehiagoka. Aldapetak partidu bakarra galdu du denboraldi honetan, baina gure neskek partidua asko landu zuten. Partidaren 40 minutuak zonakako defentsa baten aurka jokatu behar izan zituzten, horrek esan nahi duen guztiarekin. Dena dela, garaipena ia ia etxera eraman zuten Ainara Zabalaren neskek.

Partida bukatzeko bi minuturen faltan puntu batez galtzen ziren arren, ezin izan zuten irabazi bukaeran. Zabalak eskerrak eman nahi dizkie Donostiara hurbildu ziren zaletue. Emaitza: 47-40