Berriak

2017-11-17

Asteburuko atarikoa: azaroak 18 eta 19

Hauxe da larunbatean eta igandean jokatuko denaren bildumatxoa.

Asteburu mardula datorkigu beste behin honakoa ere ZASTeko taldeentzat. Gure lehenengo taldeak, Ulacia Grupok Pielagosera egingo du bisita igande arratsaldean. Norgehiagoka zaila aurreikusten da 6-2 doan talde baten aurrean. Ligako garaipena borrokatzen ibiliko diren Zornotza eta Easorekin bakarrik galdu dute, biak Pielagoseko kantxan.

Ronald Lee hegalekoa denboraldi bikaina egiten ari da ia 20 puntu sartuz partidako eta hiruko marratik %44ko bataz bestekoarekin. Brais Gago eta Dani Garcia Laya duela bi urte Clavijon denboraldi bikaina egin zuten jokalariak dira. Bukatzeko, Sergio Iglesiasek eta Pape Seckek azken partidatan jolastu ez duten arren oso kontuan hartu beharreko jokalariak dira.

Lehen maila probintzialeko senior mutilek DKS izango dute aurkari. Beheko postuetan dagoen talde baten aurka hirugarrena erreskadan lortuta goiko postuetan finkatzeko baliatu nahi dute garaipena Oraitz Garciaren mutilek.

Errendimenduko kadete neskek Bergaran jokatuko dute. Nahiz eta etxean 18 gora egin beti izaten da zaila Labegaraieta bisitatzea. Euskal ligan sinisten jarraitzeko beharrazekoa izango den garaipenaren bila joateko beharra dute Borja Valorren neskek.

Pablo Elolaren partaidetzako kadete neskek Bera Beraren kontra jokatuko dute Benta Berrin. Egoera irauli, eta 2.itzulia mahai gainean kolpe bat emanaz hasi nahi dute, joanekoan puntu bakarrarengatik galdu zuten taldearen aurka.

Infantil txiki nesken kasuan, ZAST La Sallekoak Antigua Luberriko gimnasioan lehiatuko dira. Lehen faseko azken partida izango dute, eta hurrengo fase gogorrarako prestaketa egokia izango delakoan dago Dan Lertxundi entrenatzailea.

Bukatzeko, infantil mutiletan Aratz eta Arruren arteko derbia izango da Karelan. Oriotarrek irabaziz gero zarauztarrekin goiko postuetarako lehian sartuko dira.

Hemen duzue gainerako karteldegia. Gozatu saskibaloiaz!