Berriak

2017-11-16

Orioko sanikolasetako 3x3an izena emateko aukera ireki da!

Abenduaren 8an jokatuko da, goizez eta arratsaldez. Bizi ibili behar da kategoriak azkar betetzen dira-eta!

Aurten ere Orioko 3x3 sanikolasetako txapelketa antolatu du Orioko Herri Ikastolak ZASTen laguntzaz eta Orioko Udalaren babesaz. Txapelketak kutsu herrikoia dauka eta eskualdeko jokalariei zuzenduta dago.

Txapelketa, abenduaren 8an, goizeko 09:00etan hasita jokatuko da. Hasiera batean goizez jokatuko duten kategoriak preminibasket eta minibasket dira (LH3tik LH6ra), 14:00 arte. Arratsaldez, berriz, 16:00ak aldera hasita, infantil, kadeteen eta seniorren txanda izango da. Dena dela, aldaketak egon daitezke izen emateen arabera.

Gogoratu talde kopurua mugatua dela. Mugak aldakorrak izan daitezke kategoria bakoitzeko izen emateen arabera.

Hauek dira txapelketako kategoriak:

- Preminibasket: LH3 eta LH 4 (24 talde gehienez)
- Minibasket: LH5 eta LH6 (24 talde gehienez)
- Infantilak: DBH1 eta DBH2 (24 talde gehienez)
- Kadeteak: DBH 3 eta DBH4 (16 talde gehienez)
- Seniorrak: +16 urte (2001 edo lehenago jaiotakoak, 18 urtetik gorako gehienez 2 federatu) (16 talde gehienez). Taldeak mistoak izango dira derrigorrean. Hau da, pistan beti izango da neska bat eta mutil bat jokatzen.

Izen-ematea orrialde honetan bertan edota Karela kiroldegian egin daiteke.5 euro kostatuko da izen-ematea jokalariko eta gehienez 5 jokalari izango dituzte taldeek. Dena dela, kamiseta jasoko dute opari jokalari guztiek. Horretaz gain, bestelako sariak ere izango dira.

Izena emateko bete inprimakia


Ordainketa egiteko: 3x3 ORIO eta taldearen izena jarri erreferentzian eta kontu honetara sartu dirua:

2095 5176 87 1064181265

Adb: 3x3 ORIO - Ipotx hegalariak

IZEN-EMATE EPEA: ABENDUAK 5, 18:00etan (bai www.zast.es atarian eta baita Karela kiroldegian ere)