Berriak

2017-11-15

Asteburuak eman duena: azaroak 11 eta 12

Hauxe da azken asteburuan ZASTeko taldeek egindako lanaren laburpena.

 

Senior neskek etxean jokatu zuten Añorgaren kontra. Ondo egindako lan asko egon arren, deskonexio momentuek porrota ekarri zieten neskei. Lanean jarraitu behar 40 minutuetan ongi lehiatu ahal izateko. Emaitza: 32-65.

1. mailako mutilek Astigarragara egin zuten bisita Mundarroren kontra jokatzeko. Taldearen gorako ibilbidea erakutsi duen garaipena izan da honakoa. Momentu batzuetan maila oso oneko minutuak jokatu zituzten zarauztarrek, batez ere defentsan aurrerapauso bat emanaz. Modu horretan, goiko postuetara gerturatzen doaz. Emaitza: 47-58.  

3. mailako mutilek Antonianotan jokatu zuten Aloñamendiren kontra. Lehenengo multzoan sartzeko ezin dute berriz partidarik galdu, eta ez zuten hutsik egin. Bigarren postuagatik borrokatu ahal izateko garaipen garrantzitsua izan zen larunbatekoa. Era berean, konfiantza hartzen lagunduko die Vazquezen mutilei, baita joko estilo bat markatzeko ere. Emaitza: 66-32.

KADETEAK
Euskal Ligako kadete mutilek A1ean izan nahi dute bigarren fasean. Hala, garaipen garrantzitsua lortu zuten Iraurgiren kontra Karelan.  Berdinduta izan ziren partida guztian bi taldeak, eta, azken minutan erabaki zen garailea jaurtiketa libreko marratik. Emaitza: 45-42.

Errendimenduko kadete neskek garaipenekin kontatzen dituzte partidak. TAKE talde tolosarra izan zuten bisitari eta aisa nagusitu ziren, bigarren itzulia ezin hobeto hasita. Partidako okerrena, Olaiaren lesioa izan zen. Emaitza: 72 - 32.

Partaidetzako kadete mutiletan ZAST Zarautz ZKEko mutilak Irunen izan ziren. Maxwell eta Benjaren taldeak aurkari zuzena izango dute Erroibide bigarren itzulian. Baina, hobetu beharko dute. Izan ere, defentsan eta uztai azpian oso gaizki aritu ziren zarauztarrak. Gainera, irundarrek presio ona egin zieten. Emaitza: 60-27.   

ZAST Orio ZKEkoek ere zigorra jaso zuten Karelan Atletico SN SN Urkitzaren aurka. Errusiar mendian igota jokatutako partida izan zen, fase batzuetan oso ondo jokatuz eta beste batzuetan oso kaxkar. Lanean jarraitu behar dute eta jarrera hobearekin beren entrenatzaileak, Oraitz Garciak, adierazi duenez. Emaitza: 39-59.

Partaidetzako kadete nesketan, ZAST 2002 ZKEkoek ere Atletico SN SN izan zuten aurkari, Aieten oraingoan. Pablo Elolaren hitzetan, berek baino gehiago ez zen talde baten aurka partida oso kaxkarra jokatu zuten, baloi asko galdu eta defentsan bigunegi arituta. Irabazteko lehen urratsa irabazi nahi izatea dela gaineratu du. Emaitza: 68-38.  

INFANTILAK
Errendimenduko infantil neskek  Easo 04 Arritxuloren kontra jokatu zuten Bidebietan. Aurkari zuzena zuten F4rako postu bat lortzeko bidean. Oso norgehiagoka polita izan zela dio Jokin Zulaika entrenatzaileak. Defentsan oinarritutako jokoaren bitartez garaipena eskura izan zuten, baina azkenean donostiarrek urrutiko jaurtiketen bitartez partida bereganatu zuten. Akatsak zuzendu, ikasi eta lanean gogor jarraitzea tokatzen zaie zarauztarrei. Emaitza: 49-42.

Infantil txiki nesketan derbia izan genuen Karelan. Lourdesen eta Federen taldeak aurrez aurre. Lehenengo laurdenean gauzak ondo egin zituzten oriotarrek, baina, zarauztarrek bugarrengo zatian defentsan estu hartu zituzten eta 7-20ko partziala egin zieten. Azken laurdenean defentsako lana etxekoek nabarmen hobetu zuten Orion geratu zen garaipena. Emaitza: 38-34.

ZAST La Salleko neskek Manteon jokatu zuten Bera Bera Zurriolaren aurka. Egurrezko pista bat lehenengo aldiz zapaldu zuten zarauztarrek, eta ez zitzaien hain gaizki joan garaipenarekin itzuli baitziren. Emaitza: 36-37.