Berriak

2017-11-10

Gorriz eta hizki larriz markatutako eguna

Ulacia Grupok igandean jokatuko du, 18:30ean, Aritzbatalden. Aurrean EBA ligan berria de Gimnástica Torrelavega izango dute.

Zarauztarrekin borrokan ibiliko den talde horietako bat da Gimnstica Sport-Cafe talde kantabriarra. Garaipen bakarra Ordizian eskuratu zuten eta, goiko postuetan dauden taldeen aurkako partidetan nabarmen galdu duten arren, beheko taldeekin beti borrokan ibili dira.

Nahiz eta talde berria izan, ligan eskarmentu handia duten jokalariek osatzen dute eta adi ibili beharko dutela esan du Iñaki Jimenez entrenatzaileak.


Kantabriako beste 3 taldeetan ibilitako jokalariak dituzte, kanpotarrik gabe. Torrelavegako jokalari aipagarrienak hauek dira:

- Raul Gonzalez Pielagosen ibilitako jaurtitzailea.
- Tomas Ramon pibota LEB ligatan ibilitakoa eta duela bi urte Gallofan partida onak jokatu zituena.
- Jorge Urtiaga hegal pibota azken bi urteetan Gallofan eta Estelan jokatu duena.
- Sergio Garcia Pielagosen ibilitako hegaleko indartsua.

Ea harmailetako bultzadarekin taldeak hirugarren garaipena jarraian eskuratzen duen etxean!

ZASTeko beste taldeak

Seniorretan hainbat partida pisuzko jokatuko dituzte asteburuan gure taldeek. Lehen mailako eta hirugarren mailako mutilek, irabazi beharra daukate denboraldian aurrera goiko postuetan ibili nahi badute igoerarako borrokan. Lehen mailako taldeak Astigarragan jokatuko du Mundarroren kontra, hirugarren mailakoek, berriz, Antonianotan Aloña Mendiren kontra.

Antonianotan senior nesken partida erakargarri horietako bat jokatuko da. Beti izaten baita berezia ZAST eta Añorgaren kontrako dema. Lehen mailan kategoriaz igotzeko lehian ikusi izan ditugu bi taldeak, baina, oraingoan, Gipuzkoako 2. mailan neurtuko dituzte indarrak bi taldeek.

Bukatzeko, Euskal Ligako kadete mutilek Iraurgi hartuko dute Karelan. Lehen itzulia amaituta, ezinbestekoa dute garaipena Asier Recondoren mutilek. Iraurgi eta zarauztarrak A1ean sartzeko mugako taldeak dira eta elkarren arteko partidak irabaztea garrantzi berezia izaten dute lehen fasearen bukaeran.

Ea zer egiten duten guztiek ere!