Berriak

2017-11-06

Kanpoan ezin dena, etxean konpondu nahian

Ulacia Grupok etxetik kanpora irabazi ezinda jarraitzen du, nahiz eta, beste behin, tarte oso txikiagatik ihes egin zien garaipenak. Ordizia Basoa Banaketak nagusi izan zen hasieratik eta etxeko hurrengo partidaren zain daude hirugarrena erdiesteko Iñaki JImenezen mutilak.

Entrenatzaile donostiarrak askotan nabarmendu du xehetasun txikienak garrantzi izugarria izan dezakeela bukaerako emaitzan. Minutu guztietan, jokaldi guztietan, topera egon beharra dagoela kategoria honetan tokia izateko.

Larunbatean, ordea, erdi lo kantxaratu ziren Ulacia Grupoko mutiak. Ordizia kanpoko jaurtiketan fin hasi zen, asko asmatzen, eta zarauztarrak, berriz, joko oso geldoa eginaz, baloia mugitzea kostattzen zitzaielarik. Hala, alde handia hartu zuten goierritarrek 23-12ko partzialarekin lehen laurdenean.

Hortik aurrera suspertzen hasi ziren Ulaciako mutilak, tartea jaten, eta bigarren partziala 10-14koa izan zen, atsedenaldira 33-26 joan zirelarik. Dena dela, lana gogotik egin arren, gehienez 4 puntuko aldera gerturatu ziren zarauztarrak, nahiz eta ordiziarrek saskiraketa errezak lortzen zituzten.

Bigarren erdian erasoko ekarpen hobea egin zuten bi taldeek, (18-17 eta 20-21 bi laurdenetako partzialak) eta Iñaki Jimenezenak markagailuan gertu zirela, partida borrokatzeko aukera eskura zutela, lan handia eginaz bi saskiratze garrantzitsu sartu zituzten Ordizia Basoa Banaketak taldeko mutilek. Hala, partidatik kanpora geratu zirelarik zarauztarrak.

Bukaeran 71-64 goierritarrak irabazle eta garaipen bateko abantaila hartu diete zarauztarrei.

Hemen partidako estatistika.

Lanean jarraitu behar

Kanpoan garaipenik ezagutu ez arren, etxeko azken bi partidetan irabaztea lortu dute zarauztarrek. Gainera, bost talde daude bi garaipen dituztenen multzoan eta bi talde dituzte garaipen bakarrera.

Asteburu honetan, igandean, hilak 12, 18:30ean Gimnastica Sport-Café talde kantabriarra izango da bisitari. Torrelavegako taldea berria da aurten EBA ligan eta garaipen bakarra dute momentuz.

Gorriz markatutako norgehiagoka, beraz, asteburu honetan Zarautzen jokatuko dutena.