Berriak

2017-09-13

ZASTeko kideak Gipuzkoako selekzioaren deialdian

Guztira 8 jokalari izango dira talde desberdinetan selekzioek egingo duten lehen lan saioan

Aurtengo denboraldia hastear dago eta selekzioek ere beren martxari ekingo diote asteburuan. Hala, gure taldeetako hainbat jokalari izango dira igandeko entrenamendu saioetan.

Kadeteetan Joanes Arrieta eta Imanol Artetxe izango dira buru-belarri. Infantiletan berriz, lau jokalari izango ditugu. Julen eta Nikola Rekalde mutiletan eta Nora Bereziartua eta Iraia Aldai nesketan.

Bukatzeko, Ethan Izeta eta Julen Ezeiza izango dira minien kategorian.

Zorionak, beraz, hautatuak izan diren denei!