Berriak

2017-09-08

Denboraldi aurrean murgilduta

Gaur EBAko mutilen taldeak 1. Nazional mailako BKLren bisita jasoko du Antonianotan jokatu den lagunartekoan. 20:30ean da hitzordua.

EBAko mutilak Iñaki Jimenezen eta Jokin Collantesen agindupean izango dira datorren denboraldian. Dagoeneko hiru aste daramatzate entrenamendu saioetan eta, gaur, lehenengo lagunarteko partida jokatuko dute Beasaingo BKL taldearen kontra.

BKLk aurreko astean Euskal Kopan aurkari izango dugun Easo taldearen kontra 25 puntuko aldearekin galdu zuen. Dena dela, talde lehiakorra da Goierrikoa eta gauzak zail jartzen saiatuko dira gure mutilei.

Euskal Jaiaren bezperan festara murgiltzen saiatuko dira zarauztarrak. Ea garaipenarekin hasten duten ikasturte berria!