Berriak

2017-08-26

Txapeldun gehiago bidean

Atzo kadete eta juniorren txanda izan zen eta maila polita erakutsi zuten guztiek ere malekoiko kantxetan

Ostiral arratsaldez gaztetxoen txanda izan zen 3x3 Saski Basque txapelketan. Kadeteetan mutilek eta neskek jokatu zuten, juniorretan, berriz, mutilek. Junior neskek seniorretan jokatuko dute gaur arratsaldez.

Kadete mutiletan GGG taldeak irabazi zuen 11-8ko emaitzarekin Iraurgi+1 taldearen kontra. Partida borrokatua izan zen eta jokaldi txukunak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Nesketan, markagailua baxuagoa izan zen. Arratsalde guztiko nekea pilatuta, Quexito taldeak 5-1 hartu zuen mendean Mari Carmen taldea. Markagailuak, ordea, ez du jokoan izan zena adierazten. Oso maila polita erakutsi baitzuten kadete neskek. Bukatzeko, juniorretan GVNGGVNTRAPI izan zen talde irabazlea, markagailuan aisa gailendu zelarik Azkorri taldearen aurrean: 17-9.

Gauzak horrela, bigarren jardunaldia ere dotore joan zen. Ea datozenak ere bide beretik joaten diren.