Berriak

2017-08-25

Baditugu lehen txapeldunak

Atzo arratsaldez infantiletako txapelketak izan genituen jokoan Saski Basque 3x3 txapelketaren barruan. Nesketan final estua ikusi ahal izan genuen Basketball girls eta Basket lovers taldeen artean. Azkenean, lehendabizikoak izan ziren garaile 7-5eko emaitzarekin. Mutiletan, berriz, alde handiagoarekin nagusitu ziren New York Knicks taldekoak 15-7 hartu baitzuten mendean Pirata Team taldea. Gogoratu, ordubete eskas barru, kadete eta juniorretako txapelketak izango direla jokoan. Bitartean, klikatu titularrean eta ikusi atzoko argazki batzuk! Segi dezala festak!