Berriak


2017-07-15

2017/2018 taldeak eta ordutegiak

 Kontu dexente geratzen badira ere ixteko, HEMEN dituzue datorren urteko taldeak eta entrenamendu ordutegiak

0 iruzkin

2017-05-16

LIZARRAKO KANPUSA

 Duela bi urte bezala ZAST-ek Irailako lehen asterako LIZARRAn kanpus bat antolatu du. Bertan aisialdia eta sakibaloia uztartuko dira.

 

Hemen duzue informazio guztia

0 iruzkin

2017-04-27

Itzuliko gara!

Nahi izan zuen, eskura izan zuen, baina denboraldi honetan zehar askotan gertatu izan den bezala esku hutsik itzuli zen etxera Ulacia Grupo. 40 minutuz borrokatu arren azkeneko puntutxo hori falta izan zitzaion larunbatean Aritzbatalden salbaziorako lehian bizirik mantenduko zuen garaipena eskuratzeko. Azkenean porrota PAS Pielagosen aurka, 87-95.

0 iruzkin

2017-04-21

Denon laguntzarekin edozer dugu posible

Bi jardunaldi geratzen dira EBA Ligako 2016/2017 denboraldiari agur esateko. Bi jardunaldi geratzen zaizkio Ulacia Grupori maila mantentzeko helburua gauzatzeko. Larunbatean, 19:00etatik aurrera, jokatuko dute azkeneko partiduan Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian. Denon laguntza eta babesa behar dute salbaziora bidean garaipena eskuratzeko.

0 iruzkin

2017-04-04

Pena!

Eskura izan zuen Ulacia Grupok garaipena, irabazteko baloia ere izan zuen, baina baloiak ez uen saskia zeharkatu nahi izan eta pena eta amorru handiarekin etxeratu ziren zarauztarrak. Partidu on bati ginda ezin jarri eta azkenean Megacalzado Ardoi taldea garaile 83-85.

0 iruzkin

2017-04-01

Aste Santurako KANPUSA

 Aste Santuko oporretarako dagoeneko prest ditugu 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoentzat saioak.

 

IKUSI HEMEN

 

Animatu!

0 iruzkin

2017-03-31

Errusiar mendian behera

Errusiar mendiaren gainean eginiko denboraldia azken txanpan murgilduta dago, bidaiak gertu du bere helmuga. Gora eta behera aritu gara denboraldi osoan zehar, hasieran behera eta gero gora, oso gora joan ginen, baina azkeneko txanpa aldapa behera ekin dio Ulacia Grupok. Azken jardunaldiko garaipenarekin eskura du maila mantentzea. Lehen erronka, lehen geldialdia, datorren igandean, apirilak 2, arratsaldeko 18:30etan Aritzbatalden Ulacia Grupo vs Megacalzado Ardoi.

0 iruzkin

2017-03-28

Garaipen bikoitza!

Ostiralean aipatzen genuen partidu garrantzitsua, hil ala bizikoa, zela igandean Arrasaten jokatu zena. Maila mantentzeko lehian bizirik jarraitu nahi zuen Ulacia Grupok eta horretarako ezinbestekoa zen Mondragon Unibertsitatea garaitzea. Irabazi bakarrik ez, averagea ere alde izatea lortu zuten zarauztarrek, 58-71. Lau partiduren faltan salbazio garaipen bakarrera dute Goar Artetxeren mutilek.

0 iruzkin