Foroak :: 3x3 Street Basket Zarautz


eta ekipo kopurua asmatzen zuenaren saria? baldajjj 2010-09-12 20:28:08 Erantzun kopurua: 2

oker ez banago, orioko talasoterapian 2 pertsonentzat sarrera zegoen irabazlearentzat. 164 ekipo apuntatu ziren eta nik bete-betean asmatu nuen, baina oraindik ez dut ezertxo ere jaso.

Zorionak!!! mcgrady 2010-08-23 10:19:11 Erantzun kopurua: 4

Zorionak lanean aritu den guztairi, aurtengoa nik uste, primerakoa izan baita antolakuntza.

Eskerrak eman behar zaizkio jende guztiari, egunero jo ta ke ibili denari, eta baita baila bakarra mugitu duenari ere. Hasieratik lana egiteko prest zegoenari eta baita ustekabean agertu eta edozer egiteko prest egon denari.

Pauso bat aurrera egin dugula uste dut: txapelketak orduz nahiko ondo, kantxa gehienak koloretsuak, finalak jendez gainezka, zeharkako txapelketa eta lehiaketa ugari, puzgarriak (buruko minik ez dute eman), taberna lanean, talde kourua bikaina, neskan partaidetza haunditu (???), etab. luze bat.

Onenak gea, eta egin dugun lanarekin harro egoteko arrazoi ugari dugu (hobetzekoak en petit comité hitz egingo ditugu, jejeje).

3x3 Street Basket Zarautz 2011-ren antolakuntza gaurtik hasten da!!!! Animo!!

 

Guraso Laguntzaileak - Padres Colaboradores mcgrady 2010-08-18 19:01:24 Erantzun kopurua: 1

Hemen du txokoa laguntza eman nahi duen orok .

Eta disfrazaren saria? Fixkan 2010-08-13 15:40:40 Erantzun kopurua: 0

Non da urteroko kuadrilletako amañatutako disfrazaren saria? Azken bi urteetako irabazleak HASERRE GAUDE.

ZORIONAK Landa 2009-08-24 17:04:37 Erantzun kopurua: 1

1-Lan earra antolakuntzakuak indakua. Beste behin errepikaukoiat gurasuak kentzen diyen lan guztiya ikarriya dekela.

2-Iurgik esandakuakin ados nitxok

3-Eztiat nahi berriz lengo urtian sortu uan polemikakin asi nahi, baina kuadrilla txapelketan jarri beharreko arauetako bat nere ustez gutxienez bi zarauztar eta gehienez bi federatu izango litzateke. Jende askok errepikatu dit txapelketan zehar kuadrilla txapelketa hasierako urteetan zuen kutsu herrikoia zertxobait galdu duela. Besteik gabe ZORIONAK!!!

P.D. Jorge ez bota kulpa nei, ni enitzan propaganda egitearen arduraduna, nik jokuak antolatu bakarrik ein ber nixkiyan, ta eztek nere kulpa 4 katu azaltzia. Halare eskertzeiat hori aipatzia.

Enhorabuena iurgic 2009-08-24 12:15:36 Erantzun kopurua: 0

Enhorabuena por el curro que os habéis pegado en el 3x3 de este año. Eso sí, os dejo una cosilla para analizar de cara al 3x3 del 2010 que ha empezado ya.

 

El tema del tiro libre 3 puntos y balón para el otro equipo es una buena novedad que evita que se juegue a pinchar el balón, pero hubo una laguna, cuando hay bonus y hay canasta + falta el infractor no sufría ningún tipo de castigo más tipo tiros libres o balón para el mismo equipo. 

 

 

3x3 rako iradokizunak jorge 2009-08-24 12:02:52 Erantzun kopurua: 0

Iradokizun batzuk:

1. wc portatilak  (jende asko ibiltzen da txapelketan zehar, jokalariak eta ikusleak, eta ondo egongo zen)

2. pantalla de TV larunbat eta igandean estropadak ikusteko. Batez ere igandean jende pixkat gehigo erakarri dezake taberna ingurura.

3. boluntarioen organizazioa (postuak eta ordutegia): etzait normala iruditzen Libe eta Zorita atzo arratsaldean 4tatik ia 9ak arte mesa egiten egotea Euskalduna kantxan. Badakit boluntarioekin lan egitean ezin dela asko exijitu, baino agian denbora pixka bat dedikatuz hauek organizatzera, zerbait hobetu daiteke.  Adibidez: ez da berdina norbaiti esatea azaldu 9tan eta ez zera aspertuko, zeren lana badago egun guztirako, edo etorri 9tatik 12tara ballak jartzera. Organizazio honen helburua izan beharko litzateke epe luzera jendea ez erretzea.

4. igande goizeko haurren jolasen publizitate gutxi egin zen, eta ondorioz ez zen ume asko azaldu. Alegia, Landak etzula lan asko egin.

5. mikrotikan gehiago eskertu behar da patrozinatzaileen laguntza. "Eskerrik asko aurtengo 3x3 hau posible egin duten patrozinatzaileei: DV, Lagun Aro, Txuri Urdin, Neresport, .. eta Euskalduna Taberna, eta baita ere afariekin lagundu duten taberna eta jatetxe guztiei"

3x3 biaramuna goñiII 2009-08-23 23:44:01 Erantzun kopurua: 1

Bukatu da 3x3 ZARAUTZ 2009, urtero pauso bat gehiago ematen badugu, 3x3a zertxobait hobetuz, aurtengoan bapatean dexente eman ditugu, estrupus egin gabe gainera!.

Gauza asko txalotzeko, lagundu duten asko eskertzeko, noski baita hobetu beharrekoak... baina zerbait aipatu nahiko nuke:

MCGRADY!! urtetan berak eraman du 3x3eko pisu gehiena, bera izan da anima. Aurtengo lanez lepo, beste enbajadetan sartuta, ez digu nahi bezain beste lagundu. Hemendik nahiko nuke:

1- Azken urtetako lana eskertu.

2- Bere hutsunea betetzeko gai izan garelako beste guzioi zoriondu!! Ez da nolanahiko zuloa bete duguna!

Eta nola ez, datorren urtean gehiago eta hobeto!

mate txapelketa Petrovic10 2009-08-19 14:40:33 Erantzun kopurua: 1

Nun dao apuntatzia mate txapelketa??Internet bidez al bada!

Taldekide bat aldatu paska 2009-08-18 16:09:12 Erantzun kopurua: 2

Apa! taldekide bat fallatu in digu.baño ya aurkitu deu norbait.nola itea aldaketa?