2009-12-03 09:02:55

Errex irabazteko partida, zaila izan zen

Kadete neskek garaipena lortu zuten La Salleren aurka pasa den larunbatean. Berez partida errexa izan behar zuena, ez zen ain errexa izan. La Salle taldeak partida bakarra irabazi du temporada honetan eta Zarautztarrak semifinaletan sartzeko borrokan murgilduta daude. Baja asko direla medio, Zarauztik 7 jokalari bakarrik joan ginen; hala ere partida errexago irabazi behar zela argi dago.

Kanasta azpian dexente fallatu zen eta La Sallekoak beraien atake aukerak primeran aprobetxatu zituzten. Partida oso berdintsua egon zen momentu guztian eta Zarautztarrak ezin izan zuten markagailuan aldendu. Azkenengo laurdenean Zarautztarrak 4 gora sartu ziren eta La Salle taldea zona batean defenditzen jarri zen. Ezitzaigun oso gaizki eman zona defentsa hori eta 10eko abaintaila lortu genuen.
 
Azkenean markagailua 29-41koa izan zen gure alde. Hurrengo partidarekin lehenengo buelta amaitutzat emango da. 5. postuan gaude momentu honetan Iraurgi taldearekin berdinduta baina basketaverage-a gure kontra, beraz momentu honetan semifinaletik kanpo.

0 iruzkin

2009-11-16 10:08:35

Guztion garaipena

Oso partida ikusgarria eta ziraragarria jolastu zuten kadete neskek Bidebietan. Aurkaria Easo Aibak, jolastutako partida guztiak irabazita eta lider moduan Donosti Neskak taldearekin batera. Zarautztarrak ordea laugarren postuan eta 2 partida galdurik.

Gure neskak beldur pixkatekin sartu ziren jakinda arerio zaila aurkituko zutela aurrean, baina partida hasi bezain pronto beldur hori desagertu egin zen. Partida guztia oso berdindua izan zen, baina azpimarratzekoa da bigarren laurdenetik aurrera Zarautztarrak etzirela markagailuan atzetik joan partidaren amaierararte.
 
Lehenengo partziala 14-12 irabazi zen eta taldea garaipenean sinesten hasi zen. Bigarrengo laurdena oso ondo hasi zuten 6 puntutako errenta lortuaz. Hala ere Easo,  presio on bati esker, puntu batetara hurbildu zen. Presionatzen digutenean batzutan erabaki txarrak hartzen dira eta dudik gabe hobetu behar den lana da. Bigarrengo laurdena 11-9 irabazi zuten gure neskek eta atsedenaldira 4 puntuko errentarekin joan ginen.
 
Atsedenaldian Easo taldeak estrategia aldatu zuen eta 2-3 zona batean jarri ziren. Laurak eta Sara Ecenarrok min handia egiten ari ziren poste bajuan eta zonarekin hori geratzea zuten helburu. Hala ere gure defentsa ere gogortu egin zen eta baloi lapurketa batzuren ondoren eta kontratakeak primeran aprobetxatuz, 10 puntutako abaintaila lortu zen. Atake estatikoan ordea arazoak izan genituen zona atakatzerako orduan, eta Easo puntu batera hurbildu zen. Hala ere Leirek azkenengo segunduan sekulako triplea lortu zuen eta 4 puntuko errentarekin bukatu zen hirugarrengo laurdena.
 
Laugarrengo laurdenean urduritasuna azaldu zen. Baloiak galdu ziren baina Easo ere ez zen oso fin ibili eta baloi asko galdu zituzten. 7 puntuko aldearekin ibili ziren Zarautztarrak partida amaitzeko 2 minutu falta zirela. Sara Garin eta Irati 5 faltekin kaleratuak izan ziren eta bapatean minutu batean Easo 2 puntura urbildu zen. Hala ere ez zuten berdintzeko aukerak aprobetxatu eta garaipena Zarautzera etorri zen 54-56ko markagailuarekin.
 
Aipatzekoa bankilotik emandako animoak partida osoan zehar. Hori da animoak ematea, Easo presionatzea…Baita ere gradan zeuden cheerleaderrak ere. Guztion garaipena izan zen eta horren seinale partida amaierako parreak, saltoak, besarkadak,…
 
Hala ere garaipen honekin ez dago dena eginda eta Liga Vasca sartzeko aukerak izateko, hurrengo larunbateko partida irabazi egin behar da. Arerioa Azpeitiko taldea, gurekin berdinduta daude eta irabaziz gero, semifinalak jolasteko aukera haundiak izando ditugu. Beraz aste honetan gogotsu entrenatu behar da ze ez da partida errexa izango.

Saskiratzaileak: Laura (15), Izaskun (4), Josune (2), Sara Ecenarro (22), Amaia (0), Ainhoa (4), Leire (6), Sara Garin (0), Irati (3)

3 iruzkin