2010-04-19 12:13:58

Aurrez egindako lanak balio du

Kostatako garaipena lortu du taldeak asteburu honetan. Sinisten zaila zen ikusten ari ginena baina pixkanaka lortu genuen taldeak gora egitea eta azkenean garaipena lortu zen.

Aspaldian ikusitako minuturik politenak ikusi nituen taldearengan hirugarren laurdenean. Emaitzak erakutsitakoa defentsa ona eta erasoko aukera onen fruitu izan zen.

Baina orain dator une erabakiorrena eta lehen partiduan baja garrantzitsu bat izango dugu, Aizpearena. Bere zentimetroak faltan nabarituko direnaz ziur nago. Baina garenekin Iraurgiri aurre egiteko gai garela ere sinistuta nago. Joaneko partidan lehenengo zatia txukun jokatu zen, eta fisikoki gaizki genituen hainbat jokalari.

Egia esanda, aurrez Bera Bera eta BKLri irabazita Marianistasen aurkako gurutzaketa ideala zen guretzat, baina Easo edo Iraurgi aukeran jarrita... Ni bigarrenarekin, egokitu zaigunarekin geratzen naiz.

Ez da erraza izango, lana gogor egin beharko da hiru aste hauetan, baina nahi badugu, lortuko dugu. Eta ez badugu lortzen, beraiek gehiago izan direlako izan dadila, eta ez guk zilarrezko erretilan utzi diegulako.

Beraz, lana gogor egin eta izerdia botatzera neskak!

0 iruzkin

2010-01-27 21:49:09

Bi aste laudorioak jasotzen...

"Meritorio triunfo de Zarautz Zast ZKE en Irun

Zarautz Zast ZKE se llevó el gato al agua en el partido de la jornada en categoría junior femenina. Las zarauztarras superaron a Carnicas San Marcial, tercer clasificado, a domicilio en un partido serio y bien ejecutado. El triunfo le sirve para colocarse quinto, tras adelantar en la tabla a Krafft ATCO SS Anie. Las donostiarras pelearon al máximo ante el líder, Easo Ate Asesore, aunque acabaron cayendo."

Hori izan da fgbaloncesto.com atarian aste honetan jarri duten albistea. Eta horretaz gain Marianistaseko entrenatzaileak ere talde benetan sendoa geneukala esan zigun.

Guk hala garela erakusten jarraitzeko ekin diogun bide honi jarraitu behar diogu, modu honetan lortuko baitugu Gipuzkoako finalerdietara iristea. Animo neskak!

 

0 iruzkin

2009-11-15 14:03:09

Defentsa da erasorik onena

Taldeko kiroletan askotan erabiltzen den esamoldea da izenburukoa. Eta nik sutsuki defendatzen dudan teorema bat da, beti ere erasoan munduko talderik onena ez duzunean.

Baina askotan ezin da munduko defentsarik onena egin, arazo fisikoak direlako edota buruak horretan laguntzen ez duelako. Hemen ere badut beste teoria bat, eta zera da, buruak sortzen dituela arazo fisiko asko eta asko.

Horregatik, entrenatzaileon lana ez da teknikoa izatea soilik, askotan psikologia lantzen ere jakin beharra dago. Eta psikologo lanak ez dira kantxatik kanpora egin behar beti, kantxa barruan ere egin beharreko zerbait da, Ez izan zalantzarik hori dela entrenatzaile baten lanik zailena.

Hau guztia kontuan hartu ezkero, atzo Azkoitian jokatu genuen partida islatu dudalakoan nago, guztiok ditugu akatsak nigandik hasita -barkatu Xabi, arrazoi duzu, une horretan garrantzitsuagoa zen geratzen ziren segundoen berri izatea- eta horiek zuzentzea da gure lana.

Orain partida errazagoak izango ditugu -teorian- eta gabonak bitarte geratzen diren jardunaldietan taldea bat egiten saiatu behar gara, gabonetan turroi gutxi jan eta bigarren itzulian multzoko talderik gogorrena izateko. Detroitekoen ezizenaren oinordeko femeninoa bihurtu behar gara: BAD GIRLS.

Guztion artean lortuko dugu!

-Iker-

0 iruzkin

2009-11-12 22:12:53

Denboraldia badoa aurrera

Bagoaz pixkana-pixkana denboraldiaren lehen erdira iristen. 11 partidatik 7 jokatu ditugu eta balantzea ez da positiboa 3-4. Eta oraindik aste honetan Azkoitiara joan behar dugu Iraurgi bisitatzera.

Ez dugu gauzak nahi bezain ongi egiten jakin, eta horrek ekarri du gauden lekuan egotea. Oraindik bada aukerarik sailkapenean laugarren izateko -eta nik hala izatea espero dut oraindik ere- baina gero Donosti Basket ahalguztiduna izango genuke parean.

Euskal ligan izatea amesten nuen denboraldi hasieran, baina ametsak hegan egin du ihes. Baina pausoka joango gara aurrera begira eta lortuko dugu ligako gainontzeko taldeak gutaz oroitzea -dagoeneko oroitzen ez badira-.

Nik behintzat sinisten dut talde honetan, eta badakit zer egiteko gai den, lehertuko da zuen potentziala neskak! Eutsi goiari eta segi lanean gogor!

-Iker-

1 iruzkin