2010-04-13 13:39:08

LAGUN AROrekin Valladolid GBC ikustera etor zaitez!

Lagun Aro GBC-k Blancos de Rueda Valladolid-en kantxa bisitatuko du apirilak 25
igandean eguerdiko 12:30tan. GBC-ren babesle nagusia den Lagun Aro-k taldea
lagundu nahi du zaleen laguntzaren bitartez eta partida hau dohainik ikusteko aukera
eskaintzen du.
Interesdunak Lagun Aro-ren bulego batera bertaratu behar dira. Bertan 20 euro utzi
behar izango dute seinale kontzeptuan eta dirua berreskuratuko dute Valladoliderako
bidaian. Gainera, Lagun Aro-ren bulegoan dokumentu bat bete beharko dute izena,
abizenak eta NAN jarrita eta sinatuta. Autobusera igo baino lehen dokumentu horren
kopia bat aurkeztu beharko dute. Azkenik, autobusean kamiseta bat jaso ahal izateko,
kamiseta neurria apuntatu behar da.
Irteera goizeko 7:00tan izango da apirilak 25 igandean GBC-ren bulegoetatik (Anoetako
Pasealekua 22, 1.solairua) eta itzulera partida bukatutakoan. Tokien zenbakia,
Valladolid pabilioiko sarreren arabera izango da. Izen emateko epea apirilak 21ean
bukatuko da eguerdiko 14:00tan.

0 iruzkin

2009-11-24 08:30:18

Peñako kamixetak

Andy Handiako kamixetak ateratzera goaz.

Hauxe izango da kamixeten diseñua:

Aurrekaldea Atzekaldea

Kamixeten prezioa 10 €koa izango da.

Kamixetak erreserbatu nahi izan ezkero andyhandia@zast.es e-mailera idatzi edota berri honei erantzun bat jarri.

ADI!! Laister agortuko dira!!!

2 iruzkin

2009-10-29 19:34:35

Lagun Aro GBC Unicaja

Partida bikaina izan zen eta gainera irabaztea lortu zuten.

Aipatzekoa igandean benetan lan bikaina egin genuela animatzen eta jendeak behingoagatik jarraitzen zigula eta honela poztekoa da animatzera joatea.

Adibidez Mundo deportivok ateratako hainbat argazkietan atera ginen.

 

 

Azkenik hurrengo partidarako inkesta bat egiten ari gara, jendea kamiseta urdinekin joan dadin Donostia Arena 2016era: http://doodle.com/9aupdwwhknsv6dmn

 

HURRENARTE!!

2 iruzkin

2009-10-05 13:51:24

Andy Pankoren ibilbidea

 Lehen urteak

Andrew John Panko III, 1977.eko Azaroaren 29an jaio zen Estatu Batuetako Pennsylvania estatuan, Harrisburg hiriburuan.
Harrisburgeko Bishop McDevitt institutuko saskibaloi taldean eman zituen bere lehen pausuak, ikasketak 1996. urtean amaitu zituen arte. Urte berean, Lebanon Valley unibertsitatean aritu zen. Unibertsitate honekin NCAA ligako hiru denboraldi jokatu zituen.
 

NBA ligaruntz

1999. urtean, Pennsylvania Valley Dawgs taldeak Drafteko 7. errondan aukeratu zuen, 86 zenbakiarekin. Talde honetan, ACB ligan aritzen diren Louis Bullock (Real Madrid) eta Chirs Moss (CB Murcia) jokalariak ere aritu izan dira.
1999. urteko udan, FILA Summer Ligue ligaxka jokatu zuen Los Angeles Lakers taldearekin.
1999–2000 denboraldi hasieran, IBL Mexikoko ligako New Mexico Slam taldean aritu zen.
2000. urteko udan, Los Angeles Pro-Am Summer Ligue ligaxka jokatu zuen Los Angeles Lakers taldearekin.
2000-2001 denboraldian aldaketa asko eduki zituen Andy Pankok. Denboraldia Los Angeles Lakers taldean hasi zuen, taldekide moduan Shaquille O’Neal eta Kobe Bryant zituelarik. Urriaren 17an, partidarik jolastu gabe kontratua amaitutzat eman zioten.
Hau honela, IBLko New Mexico Slam taldera itzuli zen.
2001. urteko Urtarrilak 5ean, ordea, NBAko Atlanta Hawks taldeak 10 eguneko kontratua egin zion. Urtarrilak 11ean, Golden State Warriors taldearen aurka jokatu zuen Atlanta Hawks taldeak. Andy Pankok minutu bat jokatu zuen eta hura izan zen duen NBAko partida bakarra. Taldekide moduan, Dikembe Mutombo eduki zuen. Partida honen ostean, kontratua amaitu egin zitzaion eta IBLko New Mexico Slam taldera itzuli zen denboraldi amaiera arte.
2001. urteko udan, Chicago Bulls taldearekin Southern California Summer Pro League eta Rocky Mountain Summer League ligaxkak jolastu zituen.
 

Europako lehen esperientzia

2001. urtean Europara jokatzera etorri zen, bere Europako lehen abentura izan zelarik. Italiako Pastificio Di Nola Napoli taldeak, 18 partida jokatu ostean kontratua moztu egin zion.
Honen ostean, Estatu Batuetara itzuli zen. 2 urtez, CBA ligako Dakota Wizards taldearekin aritu zen. Tartean, udako Orlando Summer League ligaxkan ere aritu zen, Milwaukee Bucks taldearekin.
 
 

ACB liga

CBA liga amaituta, ACBko Casademont Girona taldeak fitxatu zuen denboraldia amaitzear zela, Veljko Mrsic jokalari lesionatua ordezkatuz.
2003.go udan, New Yorkeko Knicks taldearekin aritu zen Reebok Summer Pro League ligaxkan parte hartzen.
2003-2004 denboraldian ACBko Casademont Girona taldearekin denboraldi paregabea egin ostean, 2004-2005 denboraldirako ACBko Caja San Fernando taldeak fitxatu zuen.
2005-2006 denboraldia, ACBko Lagun Aro Bilbao taldearekin jokatu zuen.
Hurrengo denboraldia, Greziako HEBA ligako PAOK taldearekin hasi zuen eta gabonen ostean, ACBko Lagun Aro Bilbao taldera itzuli zen.
 

Gipuzkoa Basket

2007. urtean, Gipuzkoa Basket klubak fitxatu zuen LEB ORO ligarako. Pankoren denboraldi ikusgarri baten ostean, GBCk ACBrako igoera lortu zuen Caceresen ospatu zen Lauko Finalean. Finalean Tenerife Rural taldeari gailenduz, 81-76 emaitzarekin.
Ordundik, Panko GBC taldearekin aritzen da ACB ligan, taldeko ikurretako bat delarik.
 

Palmaresa eta izendapenak

  • 2003-2004 denboraldian, Dakota Wizards taldearekin CBA ligako txapelduna.
  • 2007-2008 denboraldian, Bruesa GBC taldearekin Leb Oro ligako azpitxapelduna.
  • 2003-2004 denboraldian, CBA ligako MVPa.
  • 2003-2004 denboraldian, CBA All-Leagueko partaidea.
  • 2003-2004 denboraldian, ACB ligako 26. jardunaldiko asteko jokalaria.
  • 2005-2006 denboraldian, ACB ligako 26. jardunaldiko asteko jokalaria.
  • 2007-2008 denboraldian, Leb Oro ligako denboraldi erregularreko MVPa.

Informazioa, Andy Panko-ren webgunetik eta Internetetik atera da.

0 iruzkin

2009-10-02 15:32:02

Pankori entrebista

Andy Panko, Harrisburg-en 1977an jaiotako jokalaria da. 2001urte geroztik, Europan dabil jolasten, talde ezberdinetan. Jokalari hau aurten Bruesa GBC taldeko liderra izan da (13.5 puntu eta 6.7 errebote partiduko bataz bestekoarekin). Aste honetan Donostiako taldearekin beste urte betez luzatu du bere kontratua.

- Zertan aldatu da batik bat, 2003.urtean Casademont Gironak fitxatu zuen Panko, gaur egun Bruesan jokatzen ari den Pankora?

-Gironara etorri nintzenean orain baino gazteagoa nintzen, orain esperientzia gehiago daukat eta horrek asko egiten du. Lehen gehiago pentsatzen nuen nire zenbakietan/ nire jokoan eta ez nintzen taldeko jokoaz arduratzen. Baina orain ohartu naiz saskibaloia ez dela bakarkako kirol bat eta beraz taldeari ahalik eta gehien laguntzen saiatzen naiz. Aldaketa hau batez ere seme bat eta familia bat osatzen dudanetik gertatu da eta horrekin nire arlo pertsonalak hobera egin duenez errendimenduak ere hobera egin du, zorionez.

- Zein alde daude, ameriketan jokatzen den saskibaloia eta Europako saskibaloiaren artean?

- Ameriketako jokoa askoz ere bakarkakoagoa da, partidak irabaztea baino garrantzi gehiago dauka entretenimenduak eta hori azkenean negozio huts bat da, ez da kirola. Europan aldiz, taldeko lana, hiria ala probintzia ordezkatzea eta partidak irabaztea askoz ere garrantzitsuagoa denez, kontzeptu aldetik bi kirol ezberdin dira.

-Zenbaterainoko eragina izan dezake taldeko giroak emaitzekin?

- Talde berria da ACB eta horregatik jokalari batzuk mantentzen gara LEB-etik. Garrantzitsua zen jokalari hauek gora joatea eta denon artean jokalari hobeak izatea. Beraz, ACBn egonkortzea lortzeko oso garrantzitsua izan da taldean izan dugun harremana.

-Taldeko onena izan zara dudarik gabe. Baina batez ere une zailetan taldea bizkarrean hartzeko ardura izan du. Taldeari zer nolako ekarpena ekarri diozula uste duzu?

- Amerikarra naiz eta honekin taldea mugatu egiten dut (amerikarren bi plaza bakarrik baitaude). Beraz, nire rola taldea nire gain hartzea tokatzen zait eta bereziki une zailetan, non ikusten den taldeko liderrak nortzuk diren. Ni taldeko liderra naizenez, taldearen erantzukizuna nire gain hartu dut nire lana bezala. Taldeak espero bezala gorabeherak izan ditu baina ni amerikarra naizen aldetik, nire errola eta postua mantentzeko nere burua erreferente bezala eskaini dut, nire lana hori baita.

-Egon zaren leku guztietan,(Girona, Sevilla, Bilbao eta Donostia) zaleak beti egon dira berarekin. Horrek garrantzi handia al dauka talde batean egokitzeko?

- Bai. Niretzat nahiago dut Europan jokatu Estatu Batuetan baino honengatik. Hemen talde batean inguruan sortzen den giroa paregabea da, taldean, hirian edo probintzian eta horregatik gehiago nabarmentzen da.

-Zaleak denboraldian zehar taldeari egin dizkion kritikek, taldean zenbaterainoko eragina izan dezakete?

- Kritikak zalearenak dira eta gu, jokalariak gara eta beraz, gure lana egiteko ordaintzen digute eta errespetua zor diegu zaleei eta baita hauen kritikei ere. Ulertzen dut ez dela egoera erraza eta Europan eta ACB daramatzaten urteetan ikusi dut hemengo zaleak gogotsuak eta apasionalak direla. Azkenean hauek dirua ordaintzen dute partidak ikusteko eta beraz beraien eskubidean daude beraien iritzia azaltzeko, guk gure lana egin behar dugu eta hauen babesa izateko lan egiten dugu.

1 iruzkin