2010-05-29 15:49:18

MARCA.com: Tarin markak hausten

 2010eko Maiatzaren 29a zen, eguraldi exkasa zegoen baina denborarekin obetzen joan zen. Arratsaldeko 8rak ziren, hor aurktizen ziren Arrietak kapitaneaturiko Izaro taberna eta Berix-ek kapitandutako Tarin Team. 

Arbitroak baloia zerura bota eta partidari hasiera eman zion. 
Izaro gogor hasi zen, 0-6 hasi ziren irabazten, eta lehen bost minutuetan partiduaren erritmoa eraman zuten aurretik joanez (5-11). Tarin-ek laurden erdian jokalari guztiak aldatu zituen, eta laurdena amaitu arte Izarok puntu bakar bat sartu zuen, 15-12 amaituaz partida, Abak zapatila ere bota zuen laurden horretan, baina ez zuenez egun txarra, gorkaren azken hirukoa ezik remontadaren puntu guztiak berak sartu zituen, 7 puntu hain zuzen.
 
Bigarren laurdena aurkakoa izan zen, Tarin hasi zen kontrolatzen, 23-15 jarri ziren, partida bide onean jartzen hari zirela zirudien, baina oraingoan ere, guztiak batera aldatzerakoan, talde jokoaren aldaketa egon zen, eta laurdena 25-30 amaitu zen Izaroren alde. Esan baita ere, Erik-ek laurdeneko lehen 10 segunduetan 2 falta egin zituenak, eta partida guztia kexuka pasa zuela, teknikaren bat merezi ote zuen... baina txapelketa honetan ez dago horrelakorik.
 
Atsedenetik aurrera, partida guztia berdindua joan zen, ez ziren horrelako gora behera gehiago izan. Hirugarren laurdena, 43-44 amaitu zen. Partida ez zen oso polita izango ikusteko, baina emozioa beintzat bazuen. Antonianon ez zegoen ikustera joan zen jende guztia kabitzeko ia lekurik ere, hurrengo urtean agian aritzbatalden egin beharko da ikustera joan ziren 17 pertsona hoiek eserita eta ongi kabitzeko.
 
Azken laurdena hasi da, Izaroren kanasta, Tarin-ena, bat aurretik, gero bestea, 55-57 pare bat minutu faltan, eta Izarokoak, lo hartzen dute, Erik-i bi baloi oparituz kanasta azpian hau presionatzen hari zela. Tarin-ek presioarekin jarraitu, bi gora jarri ziren, Izarok faltak egin behar denbora gutxi faltan bi behera joanda. Tarin azken momentuko jaurtiketa libreetan nahiko fin ibili zen, 6tik 4 sartuaz, eta partida 67-63 amaitu da, Tarin-ek markak hausten ditu, historiako lehen taldea izanda, txapelketa hau bi aldiz jarraian irabazten duena!!!
 
Partidaren onena: partida borrokatua izan zela, baina aurkarien artean "ambiente" ona zegoela, partida amaitzean bi taldeetako jokalari batzuk afaltzera joan zirela elkarrekin eta batzuek parranda ere elkarrekin bota zutela.
 
Partidaren inzidentziak: 
   - Jorge-k begia more utzi ziola berix-i ukalondoarekin zona barruan eman ziolako baloia babesterakoan. 
   - Iontxuk ere sudurra odoletan eduki zuen baloi borroka batean baita ere.
 
Puntu banaketa:
 
Tarin Team. Berix(6), Erik(22), Iontxu(2), Julen(-), Gorka(5), Andima(2), Aba(19), Alan(9), Ugaitz(-), Axi(-)
Izaro: Arritea(8), Jorge(8), Alex(7), Iñaki(2), Moro(8), Edu(9), Unai(10), Juanma(-), Gerardo(14), Egaña(5)

5 iruzkin

2010-05-25 15:46:39

Izaro 57- 50 Horkonpon

 La semifinal entre estos dos equipos se resolvió a base de altibajos,aunque la impresión fue de superioridad en practicamente todo el partido por parte de los del Izaro.Los dos primeros cuartos por parte del Izaro fueron bastante ordenados tanto en ataque como en defensa y contaron con el acierto y la conducción de un inspirado y talentoso Moro junto con la siempre eficaz mano de Edu y la defensa del resto.

Todo acompañado por bastante acierto en el tiro.El parcial a mitad te partido era de 35-18.Horconpon contaba con algunos jugadores muy fisicos y otros con mucha experiencia y veteranía a sus espaldas.Niko ejerció de base de manera soberbia y estuvo a punto de protagonizar una espectacular remontada el solito.En el tercer cuarto Horconpon salió mordiendo y a por la remontada y a punto estuvo de conseguirlo.Horkonpon se puso a 6 puntos pero gracias a un gran Moro junto con la templanza y buena muñeca de Edu y la lucha bajo los tableros de Gerar,todo quedó en un buen susto para los de Izaro.En el último cuarto Niko siguió haciendo de las suyas con dos triples consecutivos.El final fue bastante intenso y con muchas faltas por parte de los dos equipos,pero terminó por imponerse el mayor acierto en el tiro de los de Izaro y el juego más ordenado y bien dirigido por Moro.
           
                    Izaro: Arrieta(8 pts),Alex(1 pts),Gerardo(8pts),Edu(17pts),Unai(opts),
Egaña(0pts),Moro(23pts).
                    Horconpon: Iker(8pts),Pollo(2pts),Gazta(0pts),Xanti(5pts),Luis Mari(2pts),Niko(33pts),Txefo(opts).

0 iruzkin

2010-05-25 12:52:27

Salegi 73 - 83 Tarin Team

 Partidu polita ikusteko aukera izan genuen SALEGI eta TARIN-en artean. Etzuen zerikusirik izan aurreko partiduarekin eta kontu pendiente asko zeuden 2 taldeen artean aurreko partiduan pasa ziren gauzengatik, baina aurrekoan baino kiroltasun handiagoa erakutsi zuten 2 taldeek eta partidu onetan BAI saskibaloiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Partiduan salegi taldekoak izan ziren markagailuan aurretik jarri zirenak, baina pozak etzien gehiegi iraun, 5.minuturako tarinekoak aurre artu baizuten. Lehen laudenaren amaieran partidu orekatua izango zela garbi ikusi zen 18-18 baitzen markagailuan. Bigarren laurdenean tarinekoak beraien maila erakusten hasi ziren 6,25 marratik, 6 gauzatu zituzten atsedenaldiaren aurretik. Salegikoak bestalde, min egiten hari ziren barrutik, beraien gizonen altuera aprobetxatuz batez ere Oier eta Axiren bitartez. Axik hasiera oso ona izan zuen 8 puntu sartuaz lehenengo laurdenean eta errebote pilloa hartu ostean. Tarinekoen aldetik berriz Abak atsedenaldirako 17 lortu zituen eta Andimak 8 bi hirukorekin. Atsedenaldian 39-44.

Hirugarren laurdena erabakiorra izan zen. Tarinekoak oso fin ibili ziren erasoan eta 11 puntuko aldea hartu zuten 3.laurdenaren amaieran 55-66. Aipatzeko da Gorkak eduki zuen eskumutur fiña hirukoetan, 5 saiakeretatik 4 sartu zituen eta 2 jarraian eta partida guztiz hautsi zuen!!! Hala ere, salegikoek ez zuten amore eman eta azken minuturarte gogoa eta kemena erakutsi zuten, aipatzekoa da 4 jokalarien artean: Axi, Iurgi, Oier eta Joanes, 71puntu lortu zituztela!!! Bestalde Tarinen, jokatu zuten 7jokalariek maila polita erakutsi zuten eta 11 hirukorekin amaitu zuten. Ezin dut aipatu gabe utzi Erikek sartu zuen hirukoa, ederra izan baizen, 3 aldiz amagatu eta 4. jaurti eta barrura, bere klasea erakutsiz eta nola ez Alanek egin zuen partida, beti bezela bikain. Azkenean tarinekoek abantailari eustea lortu zuten eta partida 73-83 amaitu zen. Talde bakoitzak bere jokua erakutsi zuten, Salegikoek Iurgi antolatzaile fin moduan eta barrutik min eginez eta tarinekoek joku azkar eta 11 hiruko gauzatuaz eta salegikoek bat bera ere ez. Horri esker partidua poltsikoratu zuten.

Ostiralean izango da final handia eta ordun ikusiko dugu ea Tarinekoek titulua berresten duten edo txapeldun berria daukagun!!! Zorte on bi taldeei!!!

Saskiratzaileak: Javi(2), Axi(19), Iurgi(20), Oier(12), Joanes(20), Imanol (-), Aser(-).

Berix(6), Gorka(14), Julen(-), Andima(10), Aba(25), Alan(16), Erik(12).

2 iruzkin

2010-05-20 08:40:08

Euskalduna Cup azken txanpan: Finalerdiak Gaur eta Astelehenean

 Aurtengo Euskalduna Cup azken txanpan murgildu da.

Gaur Osteguna, Maiatzak 20, lehenengo finalerdia jokatuko da La Sallen
20:30tatik aurrera, HOR KONPON eta IZAROren artean, lehen eta laugarren
sailkatuak hain zuzen. Arbitroak Montxo eta Javi izango dira.

Bigarren finalerdia, astelehenean, Maiatzak 24, jokatuko da SALEGI eta
TARINen artean. Arbitroak Larra eta Montxo izango dira.

Azkenik, FINALA, datorren ostegunean, Maiatzak 27an jokatuko da
ANTONIANOTAN, arbitroak Larra eta Montxo izango direlarik.

Zorte on lau taldeei, F4 honetan!

6 iruzkin

2010-05-19 23:32:58

Tarin 64 - 47 Videoclub Zarautz

 Partida hasi aurretik nabari zan anbientian daoneko talde batek finalerdiyak jokatuko zitula ta bestia aldiz txapelketatik kanpo zeola. Horren adibide, jokatzen hasteako Videclub Zarauzko aulkiyan jokalariik ez eotia.

Lenengo laurdenian Tariņen nagusitasuna agerikua izan da (19-4) ta bosteko titularrian nahiko ondo banatu dituzte puntuak gaņea. Aipatzekua Berixek tableruan kontra sartutako hirukua.

Hasieran Videoclub Zarauzek arazo dexente izan ditun arren saskira beira, bigarren laurdeneako burua altza ta askozaz txukunago aitu dia, markagailuan atzetik segi arren.
Deskansoa Tariņen aldeko 37-16ko markagailuakin allatu gea.

Bigarren zatiyan gaztian joera gorakorrak segitu du, Tariņekuan txakalaldi modukuakin batea. Ziero kamutz ibilliia laurden hontan Erik, Aba ta konpaņia, puntuik sartu ezinda bezela. Videocluben partetik, Esnalek eta Aranek zazpina puntu sartuitue, hiruko banakin, markagailua 46-32n utziz laugarren laurdena hasi aurretik.

Azken laurdenian ordia, zeoze espabilatu dia Tariņekuak ta eztiye gaztiai markagailuan geyegi hurreatzen laga; partida eztue sekula arrixkuan ikusi ta 64-47kuan bukatu da.

Saskiratzailiak
Tarin Team:
Berix(7), Andima(1), Erik(5), Ugaitz(6), Jontxu(8), Julen(9), Gorka(8), Aba(14), Alan(8)

Videoclub Zarauz:
Danel(10), Esnal(18), Xabier(0), Aran(9), Agi(6), Iker(4)

1 iruzkin

2010-05-19 15:58:21

Hor Konpon marianton! Gu laister kanpeon...

 (Hor konpon 77 – Bideoclub Zarautz 65) 

 

      Partida polita La Sallen jokatu eta ikusi genuena, aulkitxotik ere gozatzen baita beteranoen talde jatorrari begira. Aurkariak ere partidua gogortu zuten une askotan eta leia polita suertatu zen beraz. Txapelketa aurrera doan einean talde batzuen saskibaloia sendotuz doa, eta horrela gertatu zen atzokoan. 

      Betiko legez, Hor Konponekoak partiduan sartzeko beraien denbora behar dutela erakutsi zuten (6-13), eta denbora gutxi iraun bazuen ere, markagailuan atzetik izan genituen. Pixkanaka erritmoa hartuz eta saskiratze errezei esker, lehen laurdenaren amaieran jada aurretik genituen (22-16), eta aldetxo hori baliatuz partida amaierartekoa izango zen zulo psikologikoa zabaldu zuten. 

      Berriro ere Ikerren kontraerasoko saskiratze errezei esker (gehienetan pase bikainen laguntzarekin izan zela aitortu zuen arren), eta lan askorik egin gabe, erdi lanetan aurretik ozta-ozta, Bideoclub Zarautzek laurdenaren amaieran aldea murriztu zuelarik. 

      Talde gazteak zonakako defentsarekin aurkariak ezuztean harrapatu zituen hirugarren laurdenaren hasieran, eta baloia mugitzea kosta zitzaien arren, defentsako lana era berean gogortuta laurden zail hau ere aurrera ateratzea lortu zuen Hor Konponek (54-51). 

      Laugarrenean, eta defentsa gogorraren ildotik lana eginaz, partida hautsi eta azken minutu erosoagoez gozatzeko aukera izan zuen talde garaileak (77-65). Aipatzekoa Xanti Garatek 24ko erlojuan segundu bakar bat gelditzen zelarik sartu zuen urruneko hiruko saskiraketa bortitza.   

      Jada finalerdie begira… 

Hor Konpon: Niko (4), Iker (24), Nogales (7), Gazta (3), Xanti (11), LuisMari (8), Jon (5), Olazabal (15), Pollo.

Videclub Zarautz: Murua (2), Esnal (17), Ara (11), Xabier (11), Danel (6), Agi (7), Iker (3), Bittor (8).

0 iruzkin

2010-05-17 17:46:17

Uneko sailkapena eta emaitzak

 Jardunaldi bakar bat falta da euskalduna cup honen liga erregularra amaitzeko, eta sailkapena pil pilean dago. Zantzioak min asko hari baitira egiten. Une honetan liderra partidu gutxien irabazi duten taldetako bat, Salegi bi partidu irabazirekin lehen postuan dago, hori bai, partidu bat gehiagorekin.Antxeta, partidu gehien irabazitako taldea, final four-etik kanpo aurkitzen da zantzioei esker.

Dokumentu gisa ere hemen aurki dezakezue partidutako inzidentzi guztiekin.

 

ANTXETA 67 32 VIDEO CLUB ZARAUTZ
2 IZARO 62 55 SALEGI
3 TARIN 78 69 EUSKALDUNA
4 VIDEO CLUB ZARAUTZ 56 54 SALEGI
5 ANTXETA 57 60 EUSKALDUNA
6 TARIN 80 72 HOR KONPON
7 SALEGI 57 77 EUSKALDUNA
8 ANTXETA 39 44 HOR KONPON
9 IZARO 69 75 TARIN
10 SALEGI 48 40 HOR KONPON
11 VIDEO CLUB ZARAUTZ     TARIN
12 ANTXETA 64 61 IZARO
13 VIDEO CLUB ZARAUTZ 69 62 EUSKALDUNA
14 SALEGI 67 62 TARIN
15 IZARO 51 55 HOR KONPON
16 ANTXETA 75 72 TARIN
17 VIDEO CLUB ZARAUTZ 50 56 IZARO
18 EUSKALDUNA 50 67 HOR KONPON
19 ANTXETA 85 47 SALEGI
20 VIDEO CLUB ZARAUTZ  55  77 HOR KONPON
21 IZARO  51  47 EUSKALDUNA

 

  TALDEA P J I G AP KP Z
1 HOR KONPON 10 6 4 2 355 333  
SALEGI 8 6 2 4 328 382  
IZARO 7 6 2 4 350 346 -1
4 TARIN 6 5 3 2 367 352 -2
5 EUSKALDUNA 5 6 3 3 365 379 -4
6 ANTXETA 4 6 4 2 387 316 -6
7 VIDEO CLUB ZARAUTZ 0 5 2 3 272 316 -7

 

 

16 iruzkin

2010-05-14 23:27:43

Antxeta 75-72 Tarin team

 Kronikak pixkt berandu etorri dira baina honek arrazoi garbia du, azterketak direla medio eta zenbait arazo teknikoren ondorioz atzerapen hau justifikatua geratuko delakoan gaude. Kronikatako bat papelean idatzita zegoen eta hau ordenagailura pasa behar zela konturatzerako beranduegi zen, azterketetan murgilduta baikeuden.

Partida entretenigarria duela bi aste La Salle Ikastetxeko polikiroldegian ikusitakoa, lehengo urteko txapeldunen eta aurten beraien lehenego urtea duten juniorren artekoa. Hasiera batean, errenta interesgarria lortu eta hori mantentzea lortu zuten. Partida goraberatsua izan zen momentu batzuetan Abaren saskiratzeen bitartez markagailuan gerturatzea lortuko zutela ematen baitzuen baina Egoitzek egindako partida bikaina eta Zapik sartutako 15 punturen bidez partida aurrera ateratzea lortu zuten. Amaieran, 75-72 (akta jokalarien artean desagertu eta hau ez da emaitza zihurra eta batenbatek zuzenduko balu egokia izango litzateke).

Partida osoa horrela izan zen, Tarin markagailuan hurbildu zen baina juniorrek berriz ere alde egiten zuten. Epaileari buruzko iritzia, aipatu beharra dago bi taldeek umorearekin hartu zituztela epaileak hartutako erabaki tamalgarriak. Irriak ere egon ziren jokalarien artean erabaki hauetakoren batean.

Amaitzeko esan bi taldeek talde nahiko laburrekin ekin ziotela partidari baina gerora, juniorren 3 joklalari helduko ziren entrenamentuaren ondoren.

Aldez aurretik kronikekin izandako atzerapenengatik barkamena eskatuz, ulertuko duzuelakoan...

Antxeta taldea

2 iruzkin