2010-07-28
3x3-a iritsi da
Udarako saskibaloi festa prest da dagoeneko. Abuztuak 20, 21 eta 22-an hasiko da. Eta aurten berriro ere berrikuntza asko ditu prestatuak antolakuntzak.
Izenematea hurrengo ostiraletik aurrera prest egongo da.
Iritsi da udako saskibaloiaren garaia. 3x3aren garaia. Aurten ere ZASTek saskibaloiko 3x3 txapelketa ezberdinak antolatu ditu abuztuan 20tik 22ra.
Abuztuak 20ean ostirala, arratsaldeko 16:00ak aldera hasiko dira lehiaketak. Alde batetik txikienek 1999 jaiotakoek eta gazteagoek eta aldiberean juniorrak, 1993 eta 1994ean jaiotakoak.
Abuztuak 21ean goizez kadete eta infantilen txanda izango da. Larunbata arratsaldez berriz kuadrillak, txapelketa herrikoia hain zuzen.
Igandean aldiz senior mailako txapelketak. Aurreko urteetakoa berdintzea espero dute ZASTekoek baina dei berezia luzatu nahi diete senior mailan arituko diren gizon eta emakumeei. Udan Euskal Herrian jokatzen diren txapelketen erreferenteetakoa izanik, gure artean zer nolako maila dagoen erakusteko eskaparate paregabea baita Zarauzkoa.