2010-07-26
Larunbateko kronika
Larunbat hontan ospatu zen aurtengo ZAST eguna.
Hasteko, goizeko 10tan Antonianotan, SENIOR NESKEN eta SENIOR MUTILEN HIRUGARREN taldearen arteko partida jokatu zen. Duela hilabete batzuk, erronka hau bota zieten neskek mutilei, eta partidu polita jokatu zuten. Antoniano polikiroldegia ez zen bete, baino anbiente ona egon zen (batez ere kantxan). Partidu aurretik ere urduritasuna, polemika pixkat azken orduko fitxaje batzuk egin naian, baino azkenean konpondu ziren eta talde bakoitza sei jokalarirekin azaldu zen.
Partidu hasiera berdindua joan zen, eta atsedenaldian mutilak aurretik ziren 24 – 19. Errebotean eta zona barruko jokoan batez ere diferentzia haundia zegoen fisikoki, mutilek gehiago kargatzen zuten errebotea, eta arbitroak ez zituen faltak pitatzen errebotean.
Bigarren zatiaren hasiera ere berdinduta joan zen (33 – 28), baino hor neskak partidutik jun egin ziren eta mutilen 20-0 ko partzial batekin amaitu zen partidua.
Arbitroak, Larra jaunak, ez zuen emaitza baldintzatu.
Saskiratzaileak: Libe 4, Ane 5, Ainara 9, Irati 2, Paula 5, Blanca 3. Axi 8, Javi 7, Xabi 12, Ugaitz 12, Konpi 7, Mikel 7.
Ondoren triple txapelketa jokatu zen partaide askorekin. 14 partaide, bakoitzak minutu bateko txanda, eta lau onenak finalerditara sailkatzen ziren. Zuzenean finalerako Axi, Larra eta Ugaitz sailkatu ziren, eta laugarren posturako desenpatea egon zen Ainara, Libe eta Jorgeren artean, Libe sailkatu zelarik finalerdirako. Finalera Larra eta Libe iritxi ziren, eta Libe izan zen irabazlea 11 triple sartuta minutu batean. Zorionak txapeldunari.
Gero mate txapelketa jokatu behar zen, eta bi pertsona zeuden apuntatuta, Gurru eta Erik. Gurruk abisatu zuen ez zela etorriko, baino Erik ez zen azaldu eta ez zuen abisatu, beraz txapelduna, GURRU izango da, por puntos.
Kirol tartearen ondoren, poteo pixkat eta denak bazkaltzera Euskaldunara. Euskalduna Cup-eko irabazleak, Tarin team-ekoek bazkaria gratis zuten. Ondo bazkaldu genuen, eta gero karta joko batzuk izan ziren (potxa, mus, ...), gero Orbelako terrazan lasai pixkatean baino aspertzeko denborarik gabe (komeriak izan zituen Joannes-ek kartera galduta, beste batzuk hurrengo urteko trabesiarako apustuak egiten , besteak que si he visto a no sé quien, ), gero bokadillo batzuk jan Itsason, eta hortik aurrera festak jarraitu egin zuen.
Konklusioa: partaidetza murriztua kantitate aldetik, baina kalitate aldetik oso ona, giro ona eta denak gustora.
Aupa ZAST!!
Iruzkinak
partiduko klabea
Mirzak asmatu zein izan zen partiduko klabea: fetxa. Erronka bota zenean martxoa zen, eta nesken taldea goruntz zioan, final four-era sartzeko aukerekin, eta mutilen taldea berriz sailkapeneko azken postuan zegoen, denboraldian zehar ia partidu guztiak galduta, eta desmoralizatuta zeuden. Momentu hartan neskek partidua irabazteko aukera bazuten.
Primerako eguna giro paregabeakin. Jendea faltan bota zen baina ea pixkanaka partehartzaile kopurua igotzen joaten den. Hurrengo urteko partiduko gestioak ere hasi dira
Libetxuuuuuuuu !!!!!
Ez nuen gutxiago espero. Eta datorren urtean .... partidua ekainan jolasten ba da .... neskak irabaziko degu.