2010-01-20
Infantilen bigarren faseko lehen partidan derbia!
Aurreko astean esan bezala Asier Beristain eta Asier Rodriguezek entrenatzen dituzten taldeak hurrengo fasera sailkatu dira eta larunbat honetan derbia izango dugu.
Infantil mutiletan bi talde izango ditugu bigarren fasean, talderik onenak aurkitzen diren fasean alegia, bi zarauztar talde izango ditugu ZAST LIZARDI (2) ZKE eta LA SALLE ZARAUTZ (2) ZKE. Bi taldeek larunbatean elkarren aurka jokatuko dute La Sallen 12etatik aurrera. Onenak irabaz dezala.
Beraz partida ikustera anima zaitezte, emozioa ziurtaturik egongo baita!