2010-01-20
Alebinen Euskadiko Txapelketa
Aste honetan jokatuko dira Alebinen Euskadiko Txapelketak eta bertan ZAST ek errepresentazioa izango du. Lehenik Sara Iparragirre izango dugu nesken taldean eta bestetik Xabier Larrañaga izango da epaile lanetan.

Ostiraletik igandera jokatuko dira partidak Lauro ikastetxeko polikiroldegian, Loiu. Ostiral honetan debutatuko du Sarak Arabako selekzioaren aurka (18:30etan) eta igandean aldiz Bizkaiaren aurka jokatuko dute (17:00etan).
Bestetik Xabier Larrañaga ere txapelketan arituko da epaile lanetan. Lesio batetik irten berri bada ere, bertan arituko da, ea nola aritzen den. Esan digunaren arabera, ostiralean bakarrik arituko da eta kasualitatez nesken partidan arituko da, Sarak jokatzen duenan alegia.
Albiste onak dira biak, eta ea astelehenean albiste hobeak izaten ditugun.
