Berriak

2010-01-17

Garaipen garrantzitsuak

Gaur Leihoak Zarautz taldeak beste garaipen berri bat lortu du Kevian Sport taldearen aurka. Garaipen honekin sailkapeneko lehen postuan jarraitzen dute zarauztarrek. Bestetik Murkil Zarautz taldeak ere garaipen garrantzitsu bat erdietsi zuen Tecnun taldearen aurka. Garaipen honekin zarauztarrek hurrengo fasera sailkatzeko urrats handi bat eman zuten, arerio zuzenak direlako donostiarrak.

Partida benetan interesgarria izan dugu gaur arratsaldean aritzbatalden. Partida ez da azken unerarte erabaki. Erasoan ongi aritu dira eta atzean aldiz, huts nabarmenak egin dituzte eta horregatik donostiarrak bizirik iraun dute merkagailuan. Zarauztarrak hasieratik joan dira aurretik markagailuan. Partida honek aurreko asteko porrota ahazteko balioko die. Partidan aipatzekoa Jon Sanz-ek jarraian sartu dituen bi hiruko, horriei esker azken unean markagailuan 6 puntuko errenta lortu dute nahiz eta gero handitu egin duten. Azken emaitza 61- 46koa izan bada ere, markagailua makillatua izan da azken minutuan, partidan zehar 5-6 puntuz goitik aritu baitira zarauztarrak.

Bestetik atzo Antonianotan Murkil Zarautzek partida garrantzitsu bat aurrera atera zuen, beraien arerio zuzen baten aurka aritu baitziren. Zarauztarrak gogor aritu ziren defentsan eta erasoan eta horri esker markagailuan aurre hartu zuten berehala. Atzo partida bikaina jokatu zuten eta emaitza ere halakoa izan zen, joaneko partidan galdutako puntu kopuruak berreskuratu zituztelako eta ondorioz sailkapeneko hirugarren postuan aurkitzen dira, hurrengo fasetik urrats batetara.

Azkenik esan infantil mutiletako bi talde goiko faseetarako sailkatu direla, eta lerro hauen bitartez talde hauei zoriondu nahi diegu egiten ari diren lanagatik. Batetik Asier Beristainek entrenatzen duen Zast Lizardi taldea da eta bestea aldiz, Asier Rodriguezek entrenatzen duen La Salle Zarautz taldea. Oraingo fase honetan gipuzkoako talderik onenen artean arituko dira, benetan berri bikaina Zarauzko saskibaloiarentzat.