Ekintzak :: Jolasti, Kirol Udalekuak
Ekintza: Jolasti, Kirol Udalekuak
Hasiera data: 2010-06-28
Hasiera ordua: 09:30
Amaiera data: 2010-09-10
Amaiera ordua: 13:00:00
Hasiera data: 2010-06-28
Hasiera ordua: 09:30
Amaiera data: 2010-09-10
Amaiera ordua: 13:00:00
JOLASTI. Kirol Udalekuak
Aurreko urtetan bezala Zarautz Kirol Elkarteko Futbol eta Saskibaloi Atalek, Aritzbatalde Udal Kiroldegia, eta A&Eren laguntzarekin, kirol udalekuak prestatu dituzte. 1998 eta 2005, biak barne, bitartean jaiotako haurrei zuzendua da ekintza, adinaren arabera talde ezberdinak osatuko direlarik.
§ Entrenamendu eta aisialdiako jardueretaz osatuta dago, astelehenetik ostiralera 9:30tatik 13:00tara ordutegian burutuko delarik.
- 10 txanda dira, izena bakarrean edo bat baina gehiagotan eman daitekeelarik:
- Ekainaren 28tik Uztailaren 2ra
- Uztailaren 5tik 9ra
- Uztailaren 12tik 16era
- Uztailaren 19tik 23ra
- Uztailaren 26tik 30ra
- Abuztuaren 2tik 6ra
- Abuztuaren 9tik 13ra
- Abuztuaren 23tik 27ra
- Abuztuaren 30tik Irailaren 3ra
- Irailaren 6tik 10ra (9a jai)
Udalekuen prezioa ezberdina izango da, txanda kopuruaren arabera:
Ø Txanda batera joanez gero 55 €
Ø Bigarren txandatik aurrera 40 €
Ø Ordainketa 2101 0076 57 0000711432 Kutxako kontu korrontean diru sarrera eginez egin behar da. Diru sarreran emailearen tokian, haurraren izena eta jarraian udalekuak zehaztu behar dira; adibidez: Mikel Arozena – Udalekuak.
Gurasoei zerbitzua hobetu nahian jokalaria 8:00-9:30 bitartean eta 13:00-15:00 bitartean Aritzbatalden usteko aukera dago, ordutegi honen barruan nahi den orduan utzi eta jaso daitekeelarik. Zerbitzu honek 10 € (soilik lehen ordua edo azken ordua), 15 € (bi aukerak) edo 5 € (egun solteak) kostatuko du.
Izen ematea burutzeko Zarautz Kirol Elkarteko bulegoan burutuko da (Nagusia 7, 1, 943-831463), txanda hasi aurreko ostirala baino lehen, 10:00tatik 13:30tako ordutegian.
Eraman beharrekoa
- Kirola egiteko arropa
- Aldatzeko arropa
- Toaila
- Txubaskerioa (euria bada)