2010-02-08 14:54:45

Etxean partidarik galdu gabe

Garaipen garrantzitsua lortu zuen Murkil taldeak larunbatean Antoniano polikiroldegian. Oraindik etxean galdu gabe zeuden gure neskak eta parez pare, Añorga talde indartsua zuten. Partida gogorra zela bazekiten eta garaipena lortzeko 40 minutuko talde lana egin behar zen.

8-8ko markagailuaren geroztik, partida osoan aurretik joan ziren Murkileko neskak. Ia partida osoan 6 puntuko errenta mantentzea lortu zen eta horren seinale atsedenaldiko markagailua: 26-20. Argi zegoen defentsak gailentzen ari zirela eta ezin zela akatsik egin.  
 
Partida amaitzeko 2 minutu falta zirela arerioak puntu bakar batera hurbildu ziren eta partida galtzeko urduritasuna sumatu zen talde guztian zehar. Hala ere Irati eta Paularen 2 hirukoek lasaitasuna ekarri zuten. Azkenengo minutuetako defentsa paregabea izan zen eta ez zieten utzi markagailuan gehiago hurbiltzen. Aipatzekoa Ainhoaren lana base postuan eta Maiteren poderioa zonaren barruan.
 
Azkenean 54-48ko garaipena lortu zen eta lehenengo fasea bigarren postuan amaitu du taldeak. Orain igoera fasea jolastuko dute eta lana gogotsu egin behar dute igotzeko aukerak izateko.
 
Saskiratzaileak: Arana (5), Irati (12), Libe (2), Irene (1), Paula (3), Blanca, Maite (13), Ainara (4), Ainhoa (9), Andrea (5)


Sailkapena
 
Pos  Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  PK  TA  TK 
ESKORIATZA KIROL ELKARTEA   23   12   11   0   1   0   665   469  
MURKIL ZAST ZKE   21   12   9   0   3   0   688   556  
AÑORGA   20   12   8   0   4   0   652   527  
TECNUN   20   12   8   0   4   0   622   537  
ALDE - ZAHARRA K.K.E.   15   12   3   0   9   0   513   565  
BAREAK BKL   15   12   3   0   9   0   469   618  
ANDRAITZ K.E.   12   12   0   0   12   0   397   734  

Iruzkinak

Tengo que hacer una aclaración. No sólo somos invictas en casa, sino que todos los que hemos perdido han sido fuera ;-)

Por cierto, el Cafes Aitona (que no tiene nada que hacer ante el Patxaran que bebe la amona) no va a ser una excepción a esto. Así que chicas, a currar como sabemos!!!

maite | 2010-02-10 12:18:20

ZORIONAK!!!

Zorionak por ese pase a la fase de ascenso y muchas gracias por vuestro excelente trabajo y por llevar el nombre de MURKIL tan alto

¡¡¡ Ahora... a por los de Cafés Aitona !!!

MURKILekoek | 2010-02-11 11:24:43

Gracias a vosotros por confiar en nosotras y por todo el apoyo que estais dando a ZAST. A ver si podemos conseguir cotas mayores.

Mirza Delibasic | 2010-02-14 11:42:37