2010-05-25 12:52:27

Salegi 73 - 83 Tarin Team

 Partidu polita ikusteko aukera izan genuen SALEGI eta TARIN-en artean. Etzuen zerikusirik izan aurreko partiduarekin eta kontu pendiente asko zeuden 2 taldeen artean aurreko partiduan pasa ziren gauzengatik, baina aurrekoan baino kiroltasun handiagoa erakutsi zuten 2 taldeek eta partidu onetan BAI saskibaloiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Partiduan salegi taldekoak izan ziren markagailuan aurretik jarri zirenak, baina pozak etzien gehiegi iraun, 5.minuturako tarinekoak aurre artu baizuten. Lehen laudenaren amaieran partidu orekatua izango zela garbi ikusi zen 18-18 baitzen markagailuan. Bigarren laurdenean tarinekoak beraien maila erakusten hasi ziren 6,25 marratik, 6 gauzatu zituzten atsedenaldiaren aurretik. Salegikoak bestalde, min egiten hari ziren barrutik, beraien gizonen altuera aprobetxatuz batez ere Oier eta Axiren bitartez. Axik hasiera oso ona izan zuen 8 puntu sartuaz lehenengo laurdenean eta errebote pilloa hartu ostean. Tarinekoen aldetik berriz Abak atsedenaldirako 17 lortu zituen eta Andimak 8 bi hirukorekin. Atsedenaldian 39-44.

Hirugarren laurdena erabakiorra izan zen. Tarinekoak oso fin ibili ziren erasoan eta 11 puntuko aldea hartu zuten 3.laurdenaren amaieran 55-66. Aipatzeko da Gorkak eduki zuen eskumutur fiña hirukoetan, 5 saiakeretatik 4 sartu zituen eta 2 jarraian eta partida guztiz hautsi zuen!!! Hala ere, salegikoek ez zuten amore eman eta azken minuturarte gogoa eta kemena erakutsi zuten, aipatzekoa da 4 jokalarien artean: Axi, Iurgi, Oier eta Joanes, 71puntu lortu zituztela!!! Bestalde Tarinen, jokatu zuten 7jokalariek maila polita erakutsi zuten eta 11 hirukorekin amaitu zuten. Ezin dut aipatu gabe utzi Erikek sartu zuen hirukoa, ederra izan baizen, 3 aldiz amagatu eta 4. jaurti eta barrura, bere klasea erakutsiz eta nola ez Alanek egin zuen partida, beti bezela bikain. Azkenean tarinekoek abantailari eustea lortu zuten eta partida 73-83 amaitu zen. Talde bakoitzak bere jokua erakutsi zuten, Salegikoek Iurgi antolatzaile fin moduan eta barrutik min eginez eta tarinekoek joku azkar eta 11 hiruko gauzatuaz eta salegikoek bat bera ere ez. Horri esker partidua poltsikoratu zuten.

Ostiralean izango da final handia eta ordun ikusiko dugu ea Tarinekoek titulua berresten duten edo txapeldun berria daukagun!!! Zorte on bi taldeei!!!

Saskiratzaileak: Javi(2), Axi(19), Iurgi(20), Oier(12), Joanes(20), Imanol (-), Aser(-).

Berix(6), Gorka(14), Julen(-), Andima(10), Aba(25), Alan(16), Erik(12).

Iruzkinak

defentsan fin?

modo ironia ON

Ematen duenez partida defensiboa izan zen ezta? Aurkariari botatzen utzi gabe eta eraso luzeak egitera behartzen...

 modo ironia OFF

Tarin... TEAM!!!

Neiru | 2010-05-25 13:03:48

bakoitzari berea

ez da asko aipatzen baña goraipatzekoa Julenen lana saski azpian bera baino handiago direnen kontra. gladiator!!!

gork7 | 2010-05-25 15:20:34