2010-05-20 08:40:08

Euskalduna Cup azken txanpan: Finalerdiak Gaur eta Astelehenean

 Aurtengo Euskalduna Cup azken txanpan murgildu da.

Gaur Osteguna, Maiatzak 20, lehenengo finalerdia jokatuko da La Sallen
20:30tatik aurrera, HOR KONPON eta IZAROren artean, lehen eta laugarren
sailkatuak hain zuzen. Arbitroak Montxo eta Javi izango dira.

Bigarren finalerdia, astelehenean, Maiatzak 24, jokatuko da SALEGI eta
TARINen artean. Arbitroak Larra eta Montxo izango dira.

Azkenik, FINALA, datorren ostegunean, Maiatzak 27an jokatuko da
ANTONIANOTAN, arbitroak Larra eta Montxo izango direlarik.

Zorte on lau taldeei, F4 honetan!

Iruzkinak

beteranoak finalera

Atzo jokatu zen lehenengo finalerdia, eta ondorioz badakigu zein izango den finalean egongo den lehenengo taldearen izena:  IZARO.

jorge | 2010-05-21 09:21:19

kronika gabe ere?

Kronika ez baldin badago, finalera pasatzen dira baita ere? asteazkenerako kronika ez badago hor konpon finalera!!! jeje

Neiru | 2010-05-21 09:33:28

Zer, Ugaitz, beldurra?

Zer, Neiru, zer nahi dezute, Tarinek finala despatxotan irabaztea? Konfiantza gutxi zuen taldean edo zer? Azkenengo partiduko tiroen portzentajeak ikusita ulertzekoa da.

jorge | 2010-05-21 09:42:25

Pausoz pauso

Hay que ir paso a paso, ezin beldurra eduki finalari, oraindik jokatuko dugun ere ez baldin badakigu...

Aurrena Salegiri irabazi behar zaio, gure kontra irabazi duen 2 taldeetako bat da eta...

Neiru | 2010-05-21 11:15:16

Beste finalista

Esan didate beste finalista bat ere badagoela ostiral honetarako, Tarin.... TEAM!!! jeje

Nik enuen jokatu baina esan didate irabazi zutela, suposatzet ez zirela gezurretan harituko. Emaitza zein izan zen norbaitek esaterik bai?

Neiru | 2010-05-25 10:32:24

emaitza

uste det azkenengo emaitza 73 - 83 izan zela Tarin-en alde.  partidu guztian zehar protesta asko bi epaileei, eta jokua oso desberdina bi taldeena. Alde batetik tarin kanpotik jolasten (11 de 23 en tiros de 3 puntos), eta bestetik Salegi zona barruan jolasten batez ere (Axi, Oier eta Iurgikin). Partidu hasi aurretik  urduritasun asko eta managerren telefonoak sutan, ea talde bakoitzak 7 jokalari aurkeztea lortzen zuten.  Beraz finala, ostiralean 20.00 tan Antonianotan, Izaro Tarin Team-en aurka.

jorge | 2010-05-25 12:25:17