2010-05-19 15:58:21

Hor Konpon marianton! Gu laister kanpeon...

 (Hor konpon 77 – Bideoclub Zarautz 65) 

 

      Partida polita La Sallen jokatu eta ikusi genuena, aulkitxotik ere gozatzen baita beteranoen talde jatorrari begira. Aurkariak ere partidua gogortu zuten une askotan eta leia polita suertatu zen beraz. Txapelketa aurrera doan einean talde batzuen saskibaloia sendotuz doa, eta horrela gertatu zen atzokoan. 

      Betiko legez, Hor Konponekoak partiduan sartzeko beraien denbora behar dutela erakutsi zuten (6-13), eta denbora gutxi iraun bazuen ere, markagailuan atzetik izan genituen. Pixkanaka erritmoa hartuz eta saskiratze errezei esker, lehen laurdenaren amaieran jada aurretik genituen (22-16), eta aldetxo hori baliatuz partida amaierartekoa izango zen zulo psikologikoa zabaldu zuten. 

      Berriro ere Ikerren kontraerasoko saskiratze errezei esker (gehienetan pase bikainen laguntzarekin izan zela aitortu zuen arren), eta lan askorik egin gabe, erdi lanetan aurretik ozta-ozta, Bideoclub Zarautzek laurdenaren amaieran aldea murriztu zuelarik. 

      Talde gazteak zonakako defentsarekin aurkariak ezuztean harrapatu zituen hirugarren laurdenaren hasieran, eta baloia mugitzea kosta zitzaien arren, defentsako lana era berean gogortuta laurden zail hau ere aurrera ateratzea lortu zuen Hor Konponek (54-51). 

      Laugarrenean, eta defentsa gogorraren ildotik lana eginaz, partida hautsi eta azken minutu erosoagoez gozatzeko aukera izan zuen talde garaileak (77-65). Aipatzekoa Xanti Garatek 24ko erlojuan segundu bakar bat gelditzen zelarik sartu zuen urruneko hiruko saskiraketa bortitza.   

      Jada finalerdie begira… 

Hor Konpon: Niko (4), Iker (24), Nogales (7), Gazta (3), Xanti (11), LuisMari (8), Jon (5), Olazabal (15), Pollo.

Videclub Zarautz: Murua (2), Esnal (17), Ara (11), Xabier (11), Danel (6), Agi (7), Iker (3), Bittor (8).