- 2010
- Maiatza
- MARCA.com: Tarin markak hausten
- Izaro 57- 50 Horkonpon
- Salegi 73 - 83 Tarin Team
- Euskalduna Cup azken txanpan: Finalerdiak Gaur eta Astelehenean
- Tarin 64 - 47 Videoclub Zarautz
- Hor Konpon marianton! Gu laister kanpeon...
- Uneko sailkapena eta emaitzak
- Antxeta 75-72 Tarin team
- Antxeta 64- 61 Izaro
- Jardunaldien aldaketa!!
- Antxeta 85 - Salegi 47
- Euskalduna 50 – Hor Konpon 67
- Izaro team 56-Video club Zarautz 50
- Apirila
- Martxoa
- Otsaila
- Maiatza
2010-05-14 23:27:43
Antxeta 75-72 Tarin team
Kronikak pixkt berandu etorri dira baina honek arrazoi garbia du, azterketak direla medio eta zenbait arazo teknikoren ondorioz atzerapen hau justifikatua geratuko delakoan gaude. Kronikatako bat papelean idatzita zegoen eta hau ordenagailura pasa behar zela konturatzerako beranduegi zen, azterketetan murgilduta baikeuden.
Partida entretenigarria duela bi aste La Salle Ikastetxeko polikiroldegian ikusitakoa, lehengo urteko txapeldunen eta aurten beraien lehenego urtea duten juniorren artekoa. Hasiera batean, errenta interesgarria lortu eta hori mantentzea lortu zuten. Partida goraberatsua izan zen momentu batzuetan Abaren saskiratzeen bitartez markagailuan gerturatzea lortuko zutela ematen baitzuen baina Egoitzek egindako partida bikaina eta Zapik sartutako 15 punturen bidez partida aurrera ateratzea lortu zuten. Amaieran, 75-72 (akta jokalarien artean desagertu eta hau ez da emaitza zihurra eta batenbatek zuzenduko balu egokia izango litzateke). Partida osoa horrela izan zen, Tarin markagailuan hurbildu zen baina juniorrek berriz ere alde egiten zuten. Epaileari buruzko iritzia, aipatu beharra dago bi taldeek umorearekin hartu zituztela epaileak hartutako erabaki tamalgarriak. Irriak ere egon ziren jokalarien artean erabaki hauetakoren batean. Amaitzeko esan bi taldeek talde nahiko laburrekin ekin ziotela partidari baina gerora, juniorren 3 joklalari helduko ziren entrenamentuaren ondoren. Aldez aurretik kronikekin izandako atzerapenengatik barkamena eskatuz, ulertuko duzuelakoan... Antxeta taldea
Iruzkinak
Aldez aurretik kronika papelian inda eoteko, harrigarriya ite zaiak kronikan laurdena atzeapena justifikatu naya besteik ez izatia. Harrigarriya era berian "duela bi aste" erreferentziya itia dala bi aste idatzitako kronika batian.
Papelean aldez aurretik eginda zegoen kronika, aurrekoa zen, izaroren aurkako partidakoa eta barkatu gaizki espresatu banaiz. kronika hau azterketak direla medio atzeratu egin zaigu eta atzo egin nuen horregatik ez ditu zehaztasun asko ematen eta duela bi aste horregatik agertzen da.... baita justifikatu naiha ere.